Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak hezkuntza-laguntzako 110 plaza finko egiteko merezimendu-lehiaketaren eta oposizio-lehiaketaren deialdiak argitaratu dira
2022ko abenduaren 12a
Nafarroako Gobernuak hezkuntza-laguntzako 110 plaza finko egiteko merezimendu-lehiaketaren eta oposizio-lehiaketaren deialdiak argitaratu dira
Astelehen honetan 3 deialdi argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bi deialdi hezkuntza-laguntzako espezialistaren 110 lanpostu finko egiteko, C mailakoak, eta logopedaren beste bat, B mailakoa. Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 27an amaitzen da. Prozedura guztiak Foru Administrazioaren zerbitzura dauden langileen behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuan kokatzen dira.
Hezkuntza-laguntzako espezialistaren, arestian zaintzako pertsonala izendatua, 110 plazetatik, gehienez 76 merituen lehiaketako salbuespen sistemaren bidez esleituko dira, deialdian argitaratutako oinarrien arabera. Hain zuzen, izangaiek, izena ematerakoan, telematikoki aurkeztu beharko dute izapiderako fitxa hau.
Bestalde, lanpostu berdinerako 34 plaza arte estaliko dira lehiaketa-oposizio prozedura dela medio. Deialdiaren arabera, oposizio proba 2023ko ekainetik aurrera egingo da, I. Eranskineko gai-zerrenda kontuan hartuta. Fase honetan 60 puntu arte lortu ahal izango dira, 30 puntu baino gutxiago eskuratzen duen izangai oro kanpoan geratuz. Proba gainditu dutenek, 10 eguneko epea izango dute kanporatzeko izango ez den lehiaketa faserako dokumentazioa ekartzeko. Inskripzioak eta prozeduraren informazioa eskura daude izapideen katalogoko fitxa honetan.
Aurreko bi prozeduretan derrigorrezkoa izango da ordaintzea, salbuespenezko kasuetan izan ezik, 26 euroko tasa batzuk hautaketa sisteman parte hartzeko, eta eskaeraren epemuga abenduaren 27an beteko da.
Amaitzeko, NAOk halaber B mailako logopedaren lanposturako deialdi bat argitaratu du. Eskariak modu telematikoan aurkeztu behar dira Nafarroako Gobernuaren izapideen katalogoko fitxa hau erabiliz eta horretarako 41,6 euroko tasak ordainduko dira.
Deialdian xedatuari jarraiki, oposizio fasea 2023ko ekainetik aurrera gauzatuko da, I. Eranskinean barne hartutako gai-zerrenda kontuan hartuta. Gehienez 60 puntu eskuratu ahal izango dira eta 30 puntutik beherako kalifikazioa izan duten pertsona izangaiak kanporatu egingo dira. Onartutako pertsonen artean, meritu lehiaketaren fasea garatuko da.
Astelehen honetan argitaratutako deialdiak aurreko asteetan argitaratuekin bat datoz, izan ere, Nafarroako Gobernuaren helburua da bere zerbitzura dauden langileen behin-behinekotasuna murriztea; horretarako foru Administrazioaren A eta D arteko mailei dagozkien 95 lanpostu ezberdinei eskaintzen die 1.289 plaza, gehienez, egonkortzea.
Garatzeko bidean dauden egonkortze prozeduren harira, 2022ko Enpleguaren Eskaintza Publikoa erantsi behar zaie, hurrengo hilabetetan argitaratuko dena, 734 plazako eskaintza batekin: pertsonal sanitarioaren 204 plaza, 253 irakasle eta Administrazio Orokorreko 277, 100 Foruzaingoarenak izanik.