2022ko urtarrilaren 13a

Nafarroako Gobernuak euskeraren ikaskuntza sustatzen du haurren artean “Euskararekin, gora eta gora beti!” kanpainarekin

Ollo kontseilariak nabarmendu du “eleaniztasun onena hizkuntza hurbilenak abiapuntutzat izaten dituena dela”
videocam Nafarroako Gobernuaren haurtzaroan euskara sustatzeko kanpainaren aurkezpena. collections Irudi galeria

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak eta Mikel Arregi Euskarabidea/ Euskararen Nafar Institutuko zuzendari gerenteak gaur goizean aurkeztu dute euskeraren eta bere ikasketaren aldeko testuinguru bat sortzea helburu duen “Euskararekin, gora eta gora beti!” kanpaina, hizkuntza hau aurkeztuz familiek euren seme-alabei eskaini ahal dien balio positibo eta errekurtso aberats modura.

Kanpaina, aurreko urtean ospatuaren antzekoa izanik, urtarrilaren bigarren hamabostaldian garatuko da eta adin txikiko seme-alabak dituzten familia nafarrengana zuzenduta dago.

Ollo kontseilariaren esanetan “kanpainaren helburua lerrokatuta dago Euskeraren Foru Legeak ezartzen duen euskeraren babesarekin eta sustapenarekin eta denbora gutxi barru Gobernuak onartuko duen Euskeraren II. Plan Estrategikoaren ardatzekin”.

Horrela bilatzen da “familiak sentsibilizatzea halaber euskera ezagutzearen balioaz, zeren hizkuntzak komunikaziorako errekurtsoak eta aukerak dira eta bertako bi hizkuntzekin kotatzen duen Nafarroa bezalako komunitate batean, bien ezagutza aukeren iturri bihurtzen da”. "Hizkuntzek onurak dakartzate; hizkuntza guztiek, bertakoek eta atzerrikoek; eta eleaniztasun onena hizkuntza hurbilenak abiapuntutzat hartzen dituena da" adierazi du Ollo kontseilariak.

Bestalde, Mikel Arregi Euskarabideako gerenteak kanpaina legealdi honetako akordio-programaren esparruan kokatu du, “euskal hiztunen kopurua hedatzea eta euskeraren irudia eta ospea hobetzea” helburutzat duen II. Plan estrategikoaren baitan.

Mikel Arregik eskertu du halaber toki entitateetatik, euskera teknikariengandik hala nola herritar gazteenen artean euskera sustatzeko interesa duten entitate sozialen aldetik kanpaina honen hedapenerako jasotzen duen lankidetza.

Gainera, kanpainako material grafikoak eskura daude Euskarabidearen webgunean, zeinetan kartelen formatu hedagarriak eskaintzen diren, bai orokorra eta bai udalerrietako 29 partikularrak, nahi duten pertsonek edo entitateek deskargatu eta hedatu ahal izan ditzaten.

Jarraipena 2021ean abiarazitako euskera sustatzeko ildoarekin

Kanpainak 2021ean abiarazitako komunikazio ildoari eusten dio, euskera balio positibo, aberasgarri eta etorkizunekoa bezala sustatuz. Edizio honetan, aurrekoan bezala, kanpainaren lelo nagusia izango da “Euskararekin, gora eta gora beti!”. Lelo nagusiarekin batera, kanpainak Nafarroako udalerri ezberdinekin egokitutako eta pertsonalizatutako bertsioak ekarriko ditu, herritar gazteenen artean euskeraren ikaskuntza sustatzeko premia gehien duten esparruetan.

2021eko udaberrian abiarazitako euskera sustatzeko ildo hau udazkenean sendotu zen, Gora Gora Fest ziklo kulturalarekin, zeinek haurren antzerkia eta kultura ekitaldi ezberdinak zekartzan 50 ikuskizun baino gehiagoko eskaintza batekin geografia nafar osoa zeharkatu zuen.

Kanpainaren helburua da “euskera ezagutzearen balio positiboak eta etorkizunekoak sendotzea, azpimarratuz euskera, gaztelania bezala, Nafarroako hizkuntza propioak direla eta bere ezagutzak beti onura dakarrela”.

Euskeraren berreskurapen soziala gauzatzen ari da, hain zuzen, belaunaldi berrien artean, adierazi du Ollo kontseilariak. "Gaur egun, Nafarroako lau gaztetatik batek euskeraz daki. Zentzu horretan, herritar gazteenen artean eginiko hizkuntzaren ikaskuntzaren eta erabileraren sustapena da lan-ildo lehenetsia, Nafarroako bi hizkuntzak menderatuz haztea eta hori ondorengo ikaskuntza linguistikoetarako oinarria izatea errealitate gero eta hedatuago bat izatera heltzeko. Hori da Nafarroak bere bi hizkuntzak mantendu ahal izateko modua, mundura eta nazioarteko esparrura zabalik jarraituz".

“Euskera –jarraitu du Ollo kontseilariak- errekurtso aberatsa da, bai jatorri nafarreko herritarrentzat eta bai beste toki batzuetatik datozen pertsona eta familia haientzat. Errealitateak frogatzen digu jatorri ezberdinetako neska-mutikoek euskera zailtasunik gabe ikas dezaketela, irakasgai edo irakaskuntza transmititzeko hizkuntza bezala, eta ikaskuntza horrek gure ondarera hurbiltzen ditu, bere prestakuntzarako eta kapital kulturalerako balio erantsia izanik”.

Kanpaina urtarrilaren bigarren hamabostaldian garatuko da

Kanpainaren lelo nagusia “Euskararekin, gora eta gora beti!” izango da. Lelo nagusiaz haratago, kanpainak Nafarroako udalerri ezberdinekin egokitutako eta pertsonalizatutako bertsioekin kontatuko du, eta kartel bakoitzak tokiko erreferentzia grafikoren bat islatuko du. Kartel zehatzak diseinatu dira 29 udalerritarako: Ablitas, Arguedas, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Zarrakaztelu, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Lodosa, Milagro, Monteagudo, Murchante, Olite-Erriberri, Azkoien, Ribaforada, San Adrián, Zangoza, Sartaguda, Tafalla, Tutera, Valtierra eta Alesbes.

38.000 euroko inbertsio batekin kontatzen duen bitartekoen planean barne hartzen dira lelo nagusiaren hedapena, karteldegia, prentsa digitala, irrati komertzialak, Tuterako eta Lizarrako markesinak, Iruñako Eskualdeko “villavesa” linea biren errotulazioa, toki aldizkariak eta sare sozialak.