Nafarroako Gobernuak Elizak immatrikulatutako 2.952 ondasunen zerrenda argitaratu du bere webgunean

Modu honetan, Legebiltzarraren aginduari erantzuten dio, 2021eko azaroaren 23an ohar soilak Legebiltzarrari aurkeztu ondoren
2022ko martxoaren 4a

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak bere webgunean Nafarroan Eliza katolikoak immatrikulatutako 2.952 ondasunen zerrenda argitaratu du bere webgunean. Eduardo Santos Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak joan den azaroaren 23an Nafarroako Parlamentuari eman zizkion beste hainbeste ohar sinpleetatik abiatuta egin da zerrenda hori.

zizkion beste hainbeste ohar sinpleetatik abiatuta egin da zerrenda hori.

Argitalpena ildo horretako Legebiltzarraren agindu bati dagokio zeinetan Nafarroako Gobernuari erreklamatzen zitzaion, Hipoteka Legearen 206. artikuluari jarraiki, Elizak immatrikulatutako ondasun guztien ohar sinple guztien entrega, segidan Gobernuaren ardura izanik horiek argitaratzea herritarren ezagutzarako. Legebiltzarraren agindu hori soberan asebete zen 1900. urtetik 2021erako epean ohar sinpleak ezagutzera ematean, Nafarroa izanik aipatu informazioa ematen zuen Estatuko lehen autonomia erkidegoa.

Denborazko hurrenkera eta tipologia

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren webgunean argitara emandako ondasun zerrendaren behin-behineko hurrenkeraren arabera, azpimarragarria gertatu da hamarkada biko immatrikulazioaren jarduera: 80. hamarkada, hala nola 2000 eta 2010 artekoa. Baina urte horietako jarduera ez da berdina hamarkada ezberdin horien baitan. 1975 eta 1985 artean, adibidez, immatrikulazio gehienak urte bakar batetan zehar burutu ziren: 1981, zeinetan 1.051 immatrikulazio erregistratu ziren. 1990 eta 2010 artean, lau urteko epean zehar jaso zen jarduera aipagarriena, 2003, 2004, 2005 eta 2006. Totalean, lau urte horietan zehar 865 jabego immatrikulatu ziren. Jarduera handiago hori, 1998an onartutako Hipoteka Legearen erreformari egotzi ahal zaio.

Ondasun immatrikulatuen tipologiari dagokionez, horien gehiengoa mota ezberdinetako tenpluei dagokie. Soilik sailkatutakoak parrokia tenplu, ermita, antzinako ermita, eliza, abadia eta basilika bezala, guztira metatzen ditu 981 ondasun, totalaren % 33a. Parrokia tenpluek, 676, zifra handiena suposatzen dute.

Hala ere, badira tipologia ezberdinetako beste ondasun batzuk halaber kontuan hartzeko zenbakiak metatzen dituztenak. Laborantza-lursailen edota nekazaritza ustiapenen kasua da, zeinetan sailkatzen diren 234 ortu, 216 zereal eremu, 195 zelai, 181 lehorreko eremu edo 16 ureztaketa eremu.

Bildutako ohar sinpletan, bestalde, azaltzen dira 187 etxebizitza eta 101 lursail hiritar; baina horiekin atxiki litezke beste hainbat tipologia, kasu, izendatzen direnak “lokalak, guztira 36; merkataritza lokalak, 20; 9 garaje; edo 8 patio. Halaber hor daude 7 eraikin, 3 parrokia-frontoi, 10 trasteleku, 7 soto edo 3 parke.

Landatarrak eta urbanoak

Jabego hauek lursail motari jarraiki biltzean emaitza da 1.806 lur hiritar, 1.073 landatar, 2 landatar eta hiritar eta sailkatu gabeko 71 jabego. Totalean 653.453 metro karratu dira lur hiritarren eremutan eta 3 milioi 429 mila 227 metro karratu lur landatarren eremutan. Kontzeptu bien batura, sailkatu ez diren metro karratuak barne, ondasun guztien artean 4.107.000 metro karratura arte iristen da.

Idatziz jasota dauden erregistroen araberako 2.952 jabegoak, 267 udalerritan banatuta daude. Zenbaki absolutuetan, Esteribarkoa da bere eremuan immatrikulatutako ondasun gehien dituena, totalean immatrikulatutako 109 jabegorekin. Iruñako 87ak eta gero dago Baztan, immatrikulatutako 75 jabego daude; Longidan 64; Galozen 60; Eguesibarren 56 eta Gesalatzen 54.