2022ko irailaren 30a

Nafarroako Gobernuak baso-suteei buruzko jardunaldia antolatu du irtenbideak ikuspegi integral batetik jorratzeko

Barne Zuzendaritza Nagusiak Foru Exekutiboak aurreikusitako ekintzen Agenda aurkeztu du ehun bat alkate eta autonomia erkidego ezberdinetako eta gobernu zentraleko larrialdietako arduradunen aurrean
Javier Remírez lehendakariordea
Javier Remírez lehendakariordea  Deskargatu irudia Irudi galeria

Ehun bat toki-erakunde, Babes Zibil eta Suhiltzaileen Zerbitzuko arduradunak eta erkidego ezberdinetako Larrialdietako zuzendariak bildu dira gaur Nafarroako Gobernuak antolatutako jardunaldian, baso-suteen kudeaketaz aritzeko. Barne Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako jardunaldiaren helburua da Nafarroako baso-suteetako esperientziak eta horiek prebenitzeko jarduerak aztertzea eta horien inguruan gogoeta egitea.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).