2022ko urriaren 25a

Nafarroako Gobernuak azaroan lizitatuko du Landaben eta Arazuri-Orkoiengo industrialdeen artean trenbide-saihesbide bat eraikitzeko proiektua

Foru Exekutiboak datozen bi urteetarako 1,7 milioi euroko gastua baimenduko du bihar
collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, azaroan lizitatuko du Landaben eta Arazuri-Orkoiengo industrialdeen artean trenbide-saihesbide bat eraikitzeko proiektua, batetik, merkantziak trenez garraiatzea bultzatzeko, errepide bidezko garraioa baino askoz ere iraunkorragoa izateagatik, eta, bestetik, industria-sektorearen trantsizio ekologikoa bizkortzeko helburuarekin. Gogoratu behar da, etorkizunean trenbideko begizta desagertuko denez, Foru Exekutiboak merkantzien garraio-zerbitzurako tokiko bide bat mantendu nahi duela Landaben eta Orkoien-Arazuriko industrialdeetarako.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).