2011ko maiatzaren 31a

Nafarroako Gobernuak arretaz gidatzeko gomendioa egin du, haize zakarra egin dezakeelako

Estatuko Meteorologia Agentziak alerta horia aktibatu du Foru Komunitatearen erdialderako eta Erriberarako
Ibilgailuak Bideko Autobian.
Ibilgailuak Bideko Autobian.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Herri Lan Departamentuko Errepideak Kontserbatzeko Kontrol Zentroak gidarei Nafarroako bide-saretik arretaz gidatzeko gomendioa egin die, haize zakarra egin dezakeelako.

Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) alerta horia aktibatu du Nafarroaren erdialderako eta Erriberarako, inguru horietan ipar-haize moderatua ibiliko delako, eta tarteka bortitz joko duelako, 70 km/h-ko abiaduran.

AEMETen arabera, gaur zerua hodeiz estalita egongo da, eta arratsaldean ostarteak irekiko dira Foru Komunitatearen hegoaldean. Iparraldean eta mendebaldeko mendilerroetan prezipitazio ahulak egon daitezke, moderatuak, eta gainerako inguruetara ere heda daitezke. Hala ere, arratsalderako atertuko du.

Tenperaturek behera egingo dute nabarmen, eta balio maximoetan asko nabarituko da.