2022ko urriaren 6a

Nafarroako Gobernuak 207.000 euro bideratuko ditu mankomunitateentzat, jarduera fisiko eta kirol-jardueretarako

Nafarroako Kirolaren Institutuak eskaerak aurkezteko epea ireki du, eta datorren urriaren 10ean amaituko da

Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirolaren Institutuak (NKI) 207.000 euroko laguntza atera du mankomunitateentzat, 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era jarduera fisikorako eta kirol-jardueretarako programak sustatzeko. Eskaerak aurkezteko epea irekita dago, eta urriaren 10ean amaituko da. 

NAOn argitaratutako zenbateko totaletik,  87.000 euro 2022ko urriaren 1a eta azaroaren 30a artean garatzen diren jardueretara bideratuko dira; beste 120.000 euro aldiz, 2022ko abenduaren 1a eta 2023ko irailaren 30a artean garatzen direnetarako.

Diru-laguntza hori, jarduera fisikorako edo kirol-jardueretarako programen sustapenak eraginiko defizita partzialki ordaintzera bideratuko da; horretarako, horien titulartasuna mankomunitate horretakoa izan behar du eta jarduerak aipatu epe horretan beteko dira.

Aipagarria da, batetik, zuzendaritza teknikoari finantzatzen zaiola mankomunitaterako zerbitzu eta jarduerekin eginiko lana eta bestetik, kirol monitore eta kirol entrenatzaile lanbideak betetzen dituzten haiek eginiko funtzio teknikoak.

Laguntza hauek eskuratzeko interesatutako erakundeek eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Gobernuaren Atariko Izapide Katalogoan ageri den fitxa erabiliz. Dokumentu horretan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikorako esteka bat etorriko da.

6 mankomunitate

Gaur egun Nafarroan 6 mankomunitate daude, eta hauek geografia osoan zehar kirol zerbitzua erabilgarri dute. Hizpide ditugu Areso, Araiz, Betelu, Larraun eta Lekunberri Kirol Mankomunitatea; Hegoaldeko Nafarroako Kirol Mankomunitatea; Sakana Kirol Mankomunitatea; Izarbeibar Kirol Mankomunitatea; Erdigunea Kirol Mankomunitatea; eta Ultzama Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea. 

Horien baitan udalak eta kontzejuak biltzen dira zerbitzuak eskaintzeko helburuarekin, besteak beste, kirol arlokoak, bere eragin-gunearen baitan dauden herritarrentzat zeinek bestela ezingo luketen halakorik egin, horretarako errekurtso materialik edo gizatiarrik eskura ez izateagatik.