2022ko urriaren 24a

Nafarroako bi ikastetxetako gazteak finalistak suertatu dira hizkuntza-ohiturei buruzko Arnasetik lehiaketan

UEMAk Nafarroako Gobernuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan antolatutako sormen-lehiaketa euskara gizartean erabiltzeko hizkuntza nagusi duten udalerrietako 10 eta 16 urte arteko ikasleei zuzenduta dago
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Leitzako Amazabal eta Berako Toki Ona institutuetako gazteen bi lan finalistak suertatu dira erabilera sozialean euskera lehenesten duten “arnasgune” edo udalerrietako ohitura linguistikoez nerabeek egindako hausnarketa helburu duen “Arnasetik” lehiaketara 10 eta 16 adin tarteetako ikasleek aurkeztutako 99etatik.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Nafarroako Gobernuarekin hala nola Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan antolatutako eta Arnasa Gara programak sustatutako “Arnasetik lehiaketa, euskaraz mintzatzen diren herritar-kopuru handia izanik, erabilera sozialean euskera hizkuntza nagusitzat hartzen duten udalerrietara zuzenduta dago.

Ekimen honen helburua bikoitza da: alde batetik, udalerri horietako gazteen euskarazko sormena suspertzea eta bestetik, bere udalerrietan ohitura linguistikoen gaineko gogoeta bat proposatzen zaie.

Hiru kategoria

Lehiaketan adinen araberako hiru kategoria barne hartzen dira eta bakoitzerako eskatzen diren lanak ezberdinak dira. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. kategorietan, ikasleek formatu aske batean, marrazkia, bertsoa, poema, bideoa, abestia, eta abarretan islatu behar zuten, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara pasatzeko egiten duten jauzia. Hain zuzen, udalerri hauetako asko herri txikiak dira, hortaz, ikasleak derrigorrez udalerri handiagotara joan behar izaten dira DBH ikastera eta haietan beste errealitate linguistiko batzuk topatu ohi dituzte. Maila honetan 40 lan aurkeztu dira.

1. eta 2. Derrigorrezko Hezkuntzako kategorian parte hartu zutenek bideo tutoriala sortu behar zuten, Julen Portillo youtuber gaztearen grabaketa batetik abiatuz. Maila honetan, 52 proposamen jaso ziren.

Azkenik, 3. eta 4 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteei, protagonistaren galderei emango lizkieketen erantzunekin bideo bat osatzea proposatu zitzaien. Kategoria honi 7 lan entregatu zitzaizkion.

Finalisten zerrenda

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan, finalistak izan ziren honako lanak: Berriatuako, Bizkaia, Berriatua Eskolako “LHtik DBHra”; Errezilgo, Gipuzkoa, “Errezildik Azpeitira”; Bidania-Goiatzeko, Gipuzkoa, Bidania-Goiatz Eskola Txikietako “DBHko 1.go eguna” eta Azpeitiko, Gipuzkoa, Karmelo Etxegarai Ikastolako “Pasabideko kontuek”.

1. eta 2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako kategorian finalistak izan ziren, Leitzako, Nafarroa, Amazabal Institutuko “Ni naiz ni”; Azpeitiko Ikastolako, Gipuzkoa, “Erromako zubiye-xe”; Usurbilgo, Gipuzkoa, ikastolako “Art Attack” eta Idiazabalgo, Gipuzkoa, “Zer dira arnasguneak?”.

3. eta 4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako kategoriako lan finalistak honako hauek izan ziren: Zarauzko, Gipuzkoa, ikastolako “Sormen tailerra”, Tolosako, Gipuzkoa, ikastolako “Arnasa hartu bideodeia” eta Berako, Nafarroa, Toki Ona Institutuaren “Minerva eta Mariloli”.

Sari banaketa

Sari banaketaren ekitaldia urriaren 28an ospatuko da Gipuzkoako Amasa-Villabonako Gurea Antzokian, 18:00etan. Kategoria bakoitzeko lan onenek, hala nola ikuslegoaren sariak, bakoitzak, 500 euroko saria jasoko dute, zein Irrisarri Land-erako sarrerengatik truka daitekeen, Durangoko liburu Azokaren denda birtualean edo EITB Goazen! nahiz Irabazi arte! telesailen merchandising-ean

Sari banaketaz haratago, Gurea Antzokian beste jarduera batzuk ospatuko dira, besteren artean, Sara Alonsoren musika ekitaldia.