2022ko urtarrilaren 11a

Nafarroak Mugikortasun Aktiboaren Plan Zuzentzailea abiarazi du, 1.700 kilometro baino gehiagoko 31 bizikleta-ibilbiderekin

Planak Foru Komunitateko lurralderako irisgarritasuna hobetzea eta motorizatu gabeko garraiobideen erabilera sustatzea jasotzen du
El consejero Ciriza, junto a Berta Miranda y Jesús Mª Rodríguez.
El consejero Ciriza, junto a Berta Miranda y Jesús Mª Rodríguez.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak Mugikortasun Aktiboaren Plan Zuzentzailea abiarazi du, 1.700 kilometro baino gehiagoko 31 bizikleta-ibilbideko sarea garatzea aurreikusten duena. Gaur jendaurrean jarri den planak, gainera, Foru Komunitateko lurralderako irisgarritasuna hobetzea eta motorrik gabeko garraiobideen erabilera sustatzea jasotzen du, bai eguneroko joan-etorrietan, bai jolas- eta kirol-esparruan, ibilgailu motordun partikularrak lekualdatzea erraztuz. Era berean, bizikleta bidezko mugikortasuna azpimarratzen du, baina oinezkoa aliatutzat hartzen du, sinergiak aprobetxatuz eta bien arteko bizikidetza oinarrizko premisatzat hartuz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).