Descárgate la app
Ingurumeneko Departamentuak 1,4 milioi bideratu ditu enpresetara hondakin industrial ez-arriskutsuak prebenitu, berrerabili eta birziklatzeko proiektuak egin ditzaten
2022ko maiatzaren 10a
Ingurumeneko Departamentuak 1,4 milioi bideratu ditu enpresetara hondakin industrial ez-arriskutsuak prebenitu, berrerabili eta birziklatzeko proiektuak egin ditzaten
2022ko Hondakinen Funtsaren bidez finantzatuko da eta hondakindegietan ezabatzeari zein hondakinak errausteari buruzko zergak eta hondakinen arloko arau-hausteen ondoriozko isunek osatzen dute Funtsa
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hondakin ez-arriskutsuen arloko Hondakinen Funtsaren diru-laguntzetarako deialdia onartu du, 1.412.840 euroko balioarekin. Laguntzak enpresentzat izango dira, 2022an zehar garatuko diren industria-hondakinak prebenitzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko proiektuak gauza ditzaten.