2022ko ekainaren 7a

450 ikasle baino gehiagok GR225 zeharkatu dute, "Askatasunaren botilak" mendi-ibilbidearen laugarren edizioan, Memoria duten Eskolen esparruan

Ikasleak Olabeko hobian izan dira San Kristobal gotorlekutik ihes egindako pertsonen omenezko ekitaldian
Olabeko hobian jarritako lore-sorta, Ollo kontseilariaren aurrean, Maximo 
Sainzen senideak, mendi-ibilbidean parte hartu duten ikasleak, irakasleak 
eta Nafarroako Gobernuko, Nasertic eta Aranzadiko beste ordezkari batzuk.
Olabeko hobian jarritako lore-sorta, Ollo kontseilariaren aurrean, Maximo Sainzen senideak, mendi-ibilbidean parte hartu duten ikasleak, irakasleak eta Nafarroako Gobernuko, Nasertic eta Aranzadiko beste ordezkari batzuk.  Deskargatu irudia Irudi galeria

7 zentrotako 450 ikaslek baino gehiagok GR-225 -aren bi ibilbide eginen dituzte gaur hilak 7 eta 14an, 1938ko maiatzaren 22an San Kristobaleko edo Ezkabako gotorlekutik ihes egindako presoen urratsei jarraitzen dien mendi-ibilbidea, hain zuzen ere. "Askatasunaren botilak" mendi-ibilbide honen laugarren edizioa da eta Memoriaren Nafarroako Institutuak antolatutako "Memoria duten Eskolak" programaren barruko jarduera da. Horrela, 2018ko eta 2019ko lehen bi edizioetako formatuari heldu zaio berriro, non ehunka neska-mutilek parte hartu zuten, 2020an pandemiaren ondorioz bertan behera utzi eta 2021ean murrizketa soziosanitarioengatik  talde txiki batekin antolatu ondoren.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)