Descárgate la app
Lurralde Kohesiorako Departamentuak 55.000 euro inbertitu ditu Acedoko kontzejuaren etxebizitza eraberritzeko, despopulazioaren aurkako borrokaren esparruan
2022ko otsailaren 7a
Lurralde Kohesiorako Departamentuak 55.000 euro inbertitu ditu Acedoko kontzejuaren etxebizitza eraberritzeko, despopulazioaren aurkako borrokaren esparruan
Ciriza kontseilariak, Javier Senosiain Mendazako alkateak eta Acedoko kontzejuko ordezkariek lanak bisitatu dituzte, etxebizitza egungo bizigarritasun-araudira egokitzeko
Lurralde Kohesiorako kontseilari Bernardo Ciriza; Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusi Jesús Mari Rodríguez; Mendazako alkate Javier Senosiain; eta Acedoko Kontzejuko ordezkari María Mercedes Gastón eta Luis Alberto Nieva.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilariak, Jesús Mari Rodríguez Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak, Javier Senosiain Mendazako Udaleko alkateak eta María Mercedes Gastón, Luis Alberto Nieva eta Ana Belén Sainz de Murieta Acedoko kontzejuko ordezkariek herriko kontzejuko etxebizitza hobetzeko obren amaiera bisitatu dute, despopulazioaren aurkako borrokaren esparruan. Jarduketak 56.751 euroko inbertsioa izan du, eta etxebizitza bizigarritasun-arloko egungo araudira egokitzea ahalbidetuko du.