Descárgate la app
Belate eta Almandozeko tunelak asteazken eta ostegun gauean itxiko dira, mantentze-lanak egiteko
2022ko maiatzaren 10a
Belate eta Almandozeko tunelak asteazken eta ostegun gauean itxiko dira, mantentze-lanak egiteko
Trafikoa Belateko mendatetik bideratuko da, NA-1210 errepidetik, 22: 00etatik 06: 00etara
Belateko eta Almandozeko tunelak, N-121 A errepidean, asteazken, hilak 11, eta ostegun, hilak 12, gauean itxiko dira, mantentze-lanak egiteko. Itxierak 22: 00etatik 06: 00etara egingo dira. Zirkulazioa bi noranzkoetan desbideratuko da Belateko mendatetik,
NA-1210 errepidetik. Horretarako, N-121-A errepideko 27 eta 35 kilometroetako elkarguneetan adieraziko dira desbideratzeak.
Lanak Lurralde Kohesiorako Departamentuak Herri- lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez egindako kontserbazio-lanen barruan sartzen dira, eta honako hauek izango dira: berdinketa-lanak, konbergentzia-neurriak, ganga ikuskatzea, eta hondakin-kanala zein bi tunelak ekortzea eta garbitzea.