2022ko apirilaren 12a

Nafarroako toki-ekintzako taldeek laguntzak eska ditzakete dagoeneko partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak diseinatzeko

Eskaerak maiatzaren 3ra arte aurkez daitezke eta deialdiak 800.000 euroko zuzkidura du

Nafarroako Foru Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak Nafarroako tokiko ekintzarako taldeetarako hautagaiak hautatzeko deialdia onartu du, NAOn argitaratua. Diru-laguntza horiek 800.000 euroko zuzkidura dute guztira, eta partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak (EDLP) prestatzeko eta landa-garapenera bideratutako funtsak taldeen artean banatzeko irizpide objektiboak zehazteko diru-laguntzak dira, Nekazaritza Politika Bateratuaren 2023-2027 aldirako Plan Estrategikoaren esparruan.

Tokiko ekintzarako taldeek, hala nola landa komunitatetako interesen ordezkari direnek partaidetzazko toki garapenerako estrategiak diseinatu eta exekutatu beharko dituzte, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) barne hartu eta finantzatuko duen LEADER izeneko metodologiaren mendean. Esteka honetan eskaerak tramitatu ahal dira.

Partaidetzazko toki garapenerako aipatu laguntza martxan jartzeko helburuari jarraiki, Nafarroako toki-ekintzarako talde berriak hala nola partaidetzazko toki garapenerako dagozkion estrategiak hautatzeari ekingo zaio.

Beraz, tokiko garapenerako estrategien aplikazioan atzerapena ekidite aldera eta prestaketarako epe bat ahalbidetze aldera, taldeak edota bere estrategiak hautatzeko prozedura bi fasetan garatuko da. Lehenak lurralde bakoitzerako tokiko ekintzara bideratutako taldeak izango diren erakunde hautagaiak aurre-hautatuko ditu eta bigarrenean, lehenengo fasean hautatu diren erakundeek diseinatutako LGENF-ak hautatuko dira eta prestakuntza laguntza ordaintzeari ekingo zaio.

Gogoan izan behar da finantzaketa hori ez dela onartuko erakunde hautagaiei laguntza emakida bezala dagozkien LGENF-ak azkenik hautatuak izan arte eta Landa Garapen eta Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetza hitzarmena izenpetzen duten arte.

LEADER

Partaidetzazko Toki Garapena LEADER metodologiaren bidez artikulatuta dago eta bertan tokiko komunitateei planifikazio ekimena ematen zaie; horiek, tokiko  ekintza talde bezala eta elkarte publiko-pribatuetan antolatuta, Partaidetzazko Toki Garapeneko Estrategia (EDLP) elaboratzen eta exekutatzen dute lurralde jakin bateko baliabideak aprobetxatzeko. Ikuspegi honekin herritarren inplikazio handiago bat lortu nahi da arazo komunen ebazpenean, konpromisoa hedatuz eremuetan garatuko diren jarduerekiko.