Descárgate la app
Miura ganadutegiko zezenak, Sanferminetara etortzeko zeuden bakarrak, dagoeneko iritsi dira Iruñera
2008ko uztailaren 7a
Miura ganadutegiko zezenak, Sanferminetara etortzeko zeuden bakarrak, dagoeneko iritsi dira Iruñera
Foruzaingoaren Joko eta Ikuskizunen Atalak jakinarazi duenez, Miura ganadutegiko sei zezen Iruñeko Gas-eko Eskortetara iritsi dira, gaur goizean. Horiexek ziren Sanferminetara etortzeko zeuden bakarrak.
Zehazki, honako zezen hauek ekarri dituzte: Lagartijo, 680 kilokoa, belzkara; Interesado, 685 kilokoa, beltza, iztarte nabarduna, "corrido codillero" motakoa; Lagañoso, 665 kilokoa, beltz-txuri-gorrizta, gorputz adarretan ile zuriak dituena; Campohermoso, 615 kilokoa, urdinxka argia, mulatoa, orban zuri bat eta gorputz adarretan eta buztanean ile zuriak dituena; Capotero, 620 kilokoa, gaztaina kolorekoa, iztarte nabarduna, "corrido codillero" motakoa, orban zuri bat duena; Muletero, 620 kilokoa, belzkara.