2022ko urriaren 13a

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 1.500 ikaslek “Euskaraz bizitzeko egonaldiak” heziketa programan parte hartuko dute

A eta D ereduetako ikasleek murgilketa linguistikoa egingo dute Arantza eta Beintza-Labaieneko aterpetxeetan
videocam Estancias para vivir en euskera / Euskaraz Bizitzeko Egonaldiak  collections Irudi galeria

A eta D ereduetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 1.500 ikaslek parte hartuko dute “Euskaraz bizitzeko egonaldiak” murgilketa linguistikoaren programan zein 2022ko urriaren 17tik, astelehena, 2023ko maiatzaren 5era bitartean garatuko den Arantza eta Beintza-Labaien udalerrietan.

Programak 16 txanda dakartza, 8 udazkenean eta 8 udaberrian, eta egonaldiak 3 edo 5 egunekoak izan daitezke; horietan zehar, ikasleek komunikazio gaitasunak garatzeko aukera izango dute, bereziki ikasgelatik kanpoko interakzio linguistikoa, testuinguru naturaletan eta hiztun natiboekin.

Norbere kulturaren ezagutza sustatzea

“Euskaraz bizitzeko egonaldiak” dela medio, halaber euskarazko komunikazioa sustatu, bizikidetza eta autonomia pertsonala bultzatu hala nola norbere kulturaren ezagutza eta naturaren zaintza indartu nahi dira.

Programa hau garatzeko hautatutako egoitzak Arantza y Beintza-Labaien dira, euskeraz mintzatzen eta bizi diren esparru euskalduneko bi herri. Leku hauek hautatzeko arrazoia hizkuntza bat ikasteko modurik eraginkorrenetako bat egunero hizkuntza hori erabiltzen duen jendearekin harremana izatean datza.

Kasu honetan, ikasleek herritar euskaldunekin, monitoreekin edo aterpetxean lanean ari den pertsonalarekin izango dute harremana. Horrela, hizkuntzaren erabilerak suposatzen dituen barrerak gaindituko dituzte, ikasleek eurengan konfiantza eta segurtasuna lantzea sustatuz.

Programa bi ardatzen arabera antolatzen da. Goizez, hizkuntza praktikatzeko talde txiki batzuen dinamikekin, “Kontrabandistak” jarduera dela medio. Arratsaldez, inguruneko jendearekin harremanak sortzeko aukera emango da edo tailer ezberdinak garatuko dira, esaterako taloen elaborazioa eta baserrira zein naturara eginiko bisitak.

Hezkuntza Departamentuaren esanetan, programa hau euskarazko solasaldiak hobetzeko aukera duten A eta D ereduetako ikasleentzat oso mesedegarria da.