Descárgate la app
Nafarroako Jauregiko obrek eraikinaren jatorrizko elementuak argitara ematen dituzte, hala nola estalkiaren egitura
2022ko otsailaren 7a
Nafarroako Jauregiko obrek eraikinaren jatorrizko elementuak argitara ematen dituzte, hala nola estalkiaren egitura
Las obras del Palacio de Navarra avanzan a buen ritmo conforme a los plazos marcados. Financiadas con Fondos Europeos, pretenden convertir la sede principal del Gobierno en un espacio eficiente y sostenible que reduzca en un tercio su consumo energético. Los trabajos comenzaron en septiembre de 2021 y ya se han acometido importantes reformas en la tercera planta y parte de la segunda donde se prevé que se centren las actuaciones hasta mediados de este año, cuando finalice la Fase 1 del proyecto.
Nafarroako Jauregiko obrek erritmo onean egiten dute aurrera, ezarritako epeen arabera. Europako Funtsekin finantzatuta, Gobernuaren egoitza nagusia energia-kontsumoa heren bat murriztuko duen espazio eraginkor eta iraunkor bihurtu nahi dute. Lanak 2021eko irailean hasi ziren, eta dagoeneko eraberritze garrantzitsuak egin dira hirugarren solairuan eta bigarren solairuaren zati batean. Aurreikuspenen arabera, urte honen erdialdera arte egingo dira lanak, proiektuaren 1. fasea amaitu arte.
“Nafarroako Jauregia: Eraginkorra eta Iraunkorra” proiektua Europako Next Generation funtsekin batera finantzatzen da, REACT-EU (FEDER) lerroaren bitartez. Proiektuak hiru fase ditu, eta lehen fase honetan, 938.316,48 euroko inbertsioa du, kohesiorako eta Europako lurraldeetarako berreskuratze-laguntza horien funtsekin %100 finantzatuta.
Enpresa esleipenduna ERKI Construcción Sostenible. SL enpresa da, eta lanak Eguzkia Ingeniaritzak, Maier Velez eta David Serrano arkitektoek (MID Estudioa) eta Susana Ruiz arkitekto teknikoak zuzentzen dituzte.
Lan-eremu irekiak, 11 bulego eta bilera-gela
Fase honetan, aurrezpen energetikoa dakarten jarduerak egingo dira; hau da, isolamendu termikoa, LED argiztapena izateko aldaketak egitea eta lanerako gune berriak sortzea argiztapen naturalarekin. Guztira, solairuaren argiztapenarekin loturiko neurri horien bidez kontsumo elektrikoan %60 aurreztea aurreikusten da.
Zehazki, egungo “egitura” edo banaketa eraitsi ondoren, espazioak berrantolatu dira, eta lanerako bi eremu ireki egin dira; era berean, 11 bulego eta erabilera orokorreko bilera-gela bat gaitzen ari dira, eta, guztira, 31 lanpostu lortuko dira. Gainera, solairuan, aldagelen gune txiki bat, egongela txiki bat eta komunak jarri dira.
Gaur egun, sutearen aurka babesteko lan guztiak jada egin dira egituran, eta igeltserotza eta iturgintza, berokuntza, aireztapen eta elektrizitateko instalazio berrien lanak egiten hasi dira.
Jarduera horiek irisgarritasunari eta energia-eraginkortasunari buruzko estandarrak betetzen dituzte, eta, larrialdia izanez gero, solairua errazago husteko ibilbideak argitzen dituzte. Zenbait kasutan, beharrezkoa izan da solairuko estaldurak, trenkadak eta zoru teknikoak eraistea.
Eraikineko elementu originalak zaintzea
Eraikineko jatorrizko elementuek duten balioa nabarmendu nahi da; hau da, estalkiko egiturazko elementuak, agerian utziko diren zertxa metalikoak, hirugarren solairuko sabaien altuera aurrekoa baino handiagoa izanez. Era berean, espazioari irudi koherentea eman nahi zaio, materialak eta bukaerak bateratuaz, gainerako eraikinarekin bat etorrita.
Horrez gain, obren garapena aprobetxatuta, hiru dimentsioko jasotzen bat egin da laser eskaner bidez; modu horretan, zehatz-mehatz dokumentatu ahal izan da estalkiaren azpiko espazioaren eta instalazio guztien benetako egoera, obrak eta etorkizuneko esku-hartzeak egiteko egoera hobeto ezagutzearren.
Jatorrian, Nafarroako Jauregiko estalki azpiko solairua ganbara moduan erabiltzen zen, baina, urteetan zehar, hainbat esku-hartze burutu dira zenbait gune lanerako eremu bezala egokitzeko; horrela, horietan administrazioaren hainbat zerbitzu egon dira.
Next Generation Funtsekin (REACT-EU) finantzaturiko proiektua
Hori gauzatuta, Nafarroako Gobernuak bat egiten du Europako kohesioa eta lurraldeak berreskuratzen laguntzeko funts horien helburuarekin, ekonomia berde baterako trantsizioan lagunduko duten inbertsioen aldeko apustua eginda. Kasu honetan, energia-eraginkortasuna hobetzeaz gain, CO2 emisioak eta lehen energiaren urteko kontsumoa murriztuko dira Nafarroako Jauregian.
Proiektuak hiru fase ditu, eta lehenak 938.316,48 euroko inbertsioa du, Europako kohesioa eta lurraldeak berreskuratzen laguntzeko REACT-EU (FEDER) funtsekin %100 finantzatuta.
Hurrengo esku-hartzeei dagokienez, bigarren fasean klimatizazioa hobetzeko lanak egingo dira lehen eta bigarren solairuan, 1.250.000 euroko inbertsioarekin, eta horietatik 700.000 REACT-EU (FEDER) funtsaren bidez finantzatuko dira.
Hirugarren faserako milioi 1 euroko inbertsioa aurreikusten da, REACT-EU (FEDER) funtsekin erabat finantzatuko dena, eta, fase horretan, Nafarroako Jauregiko arotzeria aldatuko da, eraikina ekonomia berderantz egokitu ahal izateko, energia-kontsumoa eta CO2 emisioak murriztuta.
“Nafarroako Jauregia: Eraginkorra eta Iraunkorra” proiektua Nafarroako Gobernuak hautatu eta Gobernu zentralari proposaturiko 34 proiektutako bat da, REACT-EU (FEDER) funtsen banaketan Foru Komunitateari dagozkion funtsak inbertitzeko. Horrela, Nafarroako Gobernuak 2.715.790,00 euroko finantzaketa jasoko du Europako funtsetatik.