2021ko azaroaren 23a

Emakumeek gizonek baino kalteberatasun handiagoa dute dibortzio-prozesuetan, bikote-bizitzan autonomia eta ahalduntzea galtzeagatik

INAIk eta IPESek 35 eta 47 urte bitarteko emakumeen banantze-prozesuetako indarkeria ikusezinei buruz egindako azterlanaren ondorioetako bat da
De izquierda a derecha: las investigadoras Susana Covas, Patricia Amigot, 
Eva Istúriz (directora gerente del INAI) y Rut Iturbide.
De izquierda a derecha: las investigadoras Susana Covas, Patricia Amigot, Eva Istúriz (directora gerente del INAI) y Rut Iturbide.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Bikotean bizitzeak, oro har, emakumeen autonomia eta ahalduntzea apurka-apurka galtzea eragiten du, eta, ondorioz, banantze- eta dibortzio-prozesuetan ahulagoak dira.

Genero-arrakala existitzen da zaintzetan. Ia kasu guztietan, bikoteko bizitzan zehar, gizonen erantzunkidetasun ezagatik, emakumeek beren espazioak eta denborak murriztu behar izaten dituzte beste pertsonei eskaintzeko. Horrek eragina du haren lan-bizitzan (lanaldia murriztea, eszedentziak, kotizazioa murriztea, garapen profesional eta birziklapen txikiagoa, soldata txarragoak, e.a.) eta harreman-bizitzan. Ondorioz, botere gutxiagoko posizioa dute bikotean.

Gizonek, aldiz, beren bizitza finkatzen dute: beraien lanbide- eta prestakuntza-proiektuekin jarrai dezakete, familian ahalegin eta denbora gutxiago inbertitzen dute, eta emozionalki emakumeak baino gehiago eusten diete beren  buruei. Alegia, bikotean “zentralitatean” daude.

Hala eta guztiz ere, banantze konplexuen ondoren, emakumeak gai dira baliabideak eta autonomia berreskuratzeko eta beren bizitzak berregiteko, “askotan indar eta zentraltasun handiagoarekin”. Modu horretan, harremana amaitu eta gero, erraztasuna dute lagunen eta senitartekoen sareekin berriz konektatzeko eta gaitasun handia prozesu pertsonala lantzeko.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI/INAI) “Banantze- eta dibortzio-prozesuetan dauden emakumeen esperientziak. Botere maskulinoaren eta indarkeria naturalizatuen dinamikei buruzko azterketa kualitatiboa” azterketa egiteko agindu dio IPES Fundazioari, NUPekin elkarlanean, eta Susana Covas, Rut Iturbide eta Patricia Amigot ikertzaileek egin dute. Horrela, aurrean aipatutakoak azterketa horretako ondorio nagusietako batzuk dira.

Analisia gaur aurkeztu dute Iruñean, genero-indarkeriaren emakume biktimentzako baliabide, abokatutza, osasun edo hezkuntzako ehun bat profesionalen eta herritarrak artatzeko zerbitzu-enpresen aurrean.

NABI/INAIko zuzendari kudeatzailea den Eva Isturizek azpimarratu du gizartean dagoen genero-desberdintasunak eragin negatiboagoa izan dezakeela emakumeengan dibortzioaren kasuan, abiapuntuko kalteberatasuna areagotuz. Horrez gain, nabarmendu du emakumeen aurkako indarkeria asko ez direla salatzen edo gutxiago hautematen direla, eta horiek detektatzeko gai diren profesional prestatuak defendatu ditu.

Azterketan, batez ere, 35 eta 47 urte arteko emakumeak hartu dira kontuan, baztertze-egoeran ez daudenak eta indarkeria matxistaren biktima gisa ere beren burua ikusten ez dutenak. Gainera, sozialki integratuta daude (ikasketak, enplegua, familia, lagunak, e.a.). “Hori dela-eta, ez dira aztertzeko edo kezkatzeko arrazoi izaten. Baina argi egite aldera, NABI/INAIk eta IPES Fundazioak analisi hau egin dute”, azaldu du Isturizek.

Azterlana kualitatiboa da, eta azterketa egiteko, eztabaida-taldeak osatu dira banandutako edo dibortziatutako emakumeekin eta taldeko elkarrizketak profesionalekin (bitartekaritza, abokatutza eta biktimak artatzeko taldeak).

Ikerketaren arabera, emakumeek gizonek baino gehiago eskatzen dituzte banantzeak eta dibortzioak, “errekonozimendu-ezak eta zaintzen eta etxeko lanen gainkargak eragindako ondoezaren eta frustrazioen esperientziaren”, “nekea pilatzearen” edo arreta-faltaren ondorioz, eta ez hainbeste “maitasuna galtzeagatik”.

Zaintzen arloko genero-arrakala harreman heterosexualetan agertzen da, emakumeak autonomia eta ahalduntzea pixkanaka galtzen joaten dira, eta horrek kalteberatasun handiagoko lekuan kokatzen ditu banantze- eta dibortzio-prozesuetan.

Kasu gehienetan, banandu aurretik, emakumeek terapiara jotzen dute egoera arazo indibidual gisa ikusten dutelako, baina arazoa bikotearen arteko zailtasunengatik sortzen da. Halaber, emakume batzuk indarkeriatik ateratzeko banantzen dira, baina hori larriagotu daiteke prozesuan.

Lau ondorio

Azterketatik lau ondorio nagusi ateratzen dira. Lehenik eta behin, bikote heterosexualen bizitzan ez dira berdintasunezko eta elkarrekiko harremanak ezartzen (erabakiak hartzea, negoziazioa, e.a.), gizonek protagonismo gehiago dutelako, baita gizonek berdintasunezko, konpromisozko eta genero-sentsibilitatezko jarrerak erakusten dituztenean ere.

Bigarren, gizonen eta emakumeen arteko bikote-bizitzak ahalduntzeko eta autonomia izateko baliabideak oro har pixkanaka galtzea eragiten du emakumeengan.

Gainera, emakumeek itxaron egiten dute banantzeko, harik eta seme-alabak hazi arte. Zaintza partekatua desiratua edo beldurgarria izan daiteke, aurretik hazkuntza partekatu den ala ez kontuan hartuta. Eta, oro har, bikotekide ohiaren erantzunen eta jarreren aurreko beldurrak akordioetan beherantz negoziatzera eramaten ditu.

Azkenik, azterketan, bikote-eran bizi duten indarkeria ere jorratzen da, indarkeria “ezkutukoa” eta “naturalizatua”. Gutxiago ikusten diren “agerpenak” edo “begien bistakoak” sakontzen dira, harreman “toxiko edo gatazkatsuei” eragotziak.

Horrela, egileek prestatzeko eskatzen diete banantze-prozesuetan esku hartzen duten profesionalei; izan ere, emakumea “birbiktimizatua” izan daiteke seme-alabak babesten ahalegintzen denean (adibidez, banantzea atzeratuta, zaintza partekatuaren beldur izateagatik) edo babesteko beste jokabide batzuk hartzen dituenean.

Emakumeen aurkako indarkeriaren eta desberdintasunaren fenomenoak ulertzeari esker, gaur egun tratu txarren egoerak identifikatzen dira, hots, duela urte batzuk “normaltasunaren” barruan sartzen zirenak. Esate baterako, “aita on” bat bezala hartzea familia zaintzeaz arduratzen ez dena edo “ama txartzat” ama “entregatuaren eta zaintzarako dagoenaren” estereotipoa betetzen ez duena.

Emaitza nabarmenak

Azterketaren arabera, bikotearen ibilbidean, emakumea bere autonomia eta aukera materialak galtzen edo mugatzen joaten da. Hori bikotearen arteko “asimetria” eta estereotipoetatik datozen “desberdintasun” dinamiken ondorioz gertatzen da: emakumeak zaintzaile nagusiak dira eta gizonen irizpideak eta proiektuak eraginkorragoak dira. Kasu batzuetan, gizonen nahiak eta premiak “logiko”, “normalena” bezala ezartzen dira edota manipulazioen bitartez. Emakumearen gaiak, aldiz, “gai partikular” gisa baloratzen dira.

Banantzeko erabakia hartu ondoren, kasu gehienetan, emakumeek oro har kalteberatasun handiagoa erakusten dute, baliabide gutxiago izateagatik (hazkuntzatik datozenak), eta joera handiagoa dago “negoziazioan amore emateko beldurraren ondorioz eta gatazka saihesteagatik”, zaintzei dagokienean. Era berean, azterketak nabarmentzen du pobretzeko joera handiagoa dagoela dibortzioaren ondorioz.

“Denarekin geratzen dira –etxea, elikagaien pentsioa, seme-alabak,…-“ bezalako topiko sozialetatik urrun, ikerketak egiaztatu du oro har emakumeak direla etxetik ateratzen direnak, eta horrek gainkarga ekonomikoa ekartzen die (etxebizitza bat erosi edo alokatu beharra).

Gainera, gizonek zaintza partekatua eskatzen dute, baita aurrez seme-alabez arduratu ez direnean ere. “Egoera ekonomiko hobeak babestuta, zaintza osoa eskatzearekin mehatxatzen dituzte, partekatua izango dela ziurtzat joaz”, adierazten da txostenean.

Zaintza partekatuarekin fidagaitzenak hazkuntzan babesik izan ez dutenak dira. Egoera hori dela-eta, banantzea ahalik eta gehien atzeratzen dute. Azterketan esaten da “akordioak gehiago kontrolatu eta hitzartutako erregimena betetzeko” beharra dagoela, adingabekoen ondasun juridikoa ziurtatuaz, guraso-ahalaren aurrean.

Soilik kasu batzuetan, banantzearen negoziazioan kontuan hartu da emakumearen inbertsio emozionala, denborazkoa eta fisikoa umeen hazkuntzan, lan- eta ekonomia-arloan dituen ondorioekin.