Descárgate la app
Landa Garapenak 10 milioi bideratuko ditu ureztapenerako ez diren Nafarroako Ubidearen zonaldeko ustiategietan inbertsioak egiteko
2022ko otsailaren 7a
Landa Garapenak 10 milioi bideratuko ditu ureztapenerako ez diren Nafarroako Ubidearen zonaldeko ustiategietan inbertsioak egiteko
Ustiategien bideragarritasuna eta nekazaritza eredu guztien lehiakortasuna hobetzea dute helburu, zein nekazaritza teknologia berritzaileak sustatzea
Landa Garapenerako eta Ingurumeneko Departamentuak NAOn (Nafarroako Aldizkari Ofizialean) ureztapenerako ez diren Nafarroako Ubidearen jarduera eremuko ustiategietan inbertsioak egiteko diru-laguntzen deialdia argitaratu du; horretara 10 milioi euro bideratuko dira, 2024ko aurrekontuei atxikita, 2014-2020 Nafarroako Landa Garapenerako Programaren baitan. Baimendutako kreditua 2.000.000 euroan handitu liteke gehienez, aurrekontuen eskuragarritasunaren arabera.