2022ko otsailaren 9a

Chivite Lehendakariak lanbide zientifikoetan emakume erreferenteak aurkezteko ekintzak azpimarratu ditu

Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna dela eta NUPek antolatutako jardunaldiari amaiera eman dio
Presidenta Maria Chivite clausura las jornadas sobre mujeres cientificas en la UPNA Irudi galeria

La Presidenta de Navarra, María Chivite, ha resaltado las medidas puestas en marcha por el Ejecutivo foral para aumentar el número de mujeres dedicadas a profesiones científicas, técnicas, ingenierías y matemáticas, STEM por sus siglas en inglés. Muchas de ellas desarrolladas desde el sistema educativo y universitario en el que se muestran mujeres referentes para fomentar la vocación científica entre niñas y jóvenes.

Maria Chivite, Nafarroako Lehendakariak, Foru Gobernuak lanbide zientifikoetan, teknikoetan, ingeniaritzetan eta matematiketan (STEM ingelesezko siglak) aritzen diren emakumeen kopurua handitzeko abian jarritako neurriak azpimarratu ditu. Horietako asko hezkuntza- eta unibertsitate-sistematik garatutakoak dira. Sistema horretan, neskatoen eta gazteen artean bokazio zientifikoa sustatzeko emakume erreferenteak agertzen dira.

Chivitek parte hartu du Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna den otsailaren 11ko dataren inguruan antolatutako jardueren zikloa irekitzeko jardunaldian; bertan, zientzialariekin partekatzeko mahai-inguruak, ikasleentzako antzerkia, tertuliak eta erakusketak proposatzen dira datorren asteartera arte.

NavABiotec (Nafarroako Bioteknologoen Elkartea) antolatzailea izanik, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroako Gobernuaren kolaborazioarekin eta Gizarte Berrikuntzaren Unitatea bitarteko, gaur, asteartea, jarduera sorta bat jarri da martxan “Emakumeak bioteknologia nafarrean” izendatutako mahai-inguruarekin. Agurtzane Martinez Nafarroako Gobernuaren Berrikuntzako zuzendari nagusi andreak abian jarri duen jardunaldian partaide izan dira Uxue Itoiz Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia; Alex Pascual, NavABiotec-eko lehendakaria; Gloria Gonzalez, CIMA-ko zuzendariordea; Maria Sola Neurofix-eko zuzendaria, Susana Sanchez MOA Foodtech-eko ko-fundatzaile eta irakaslea; eta Beatriz Torres Aragoiko Bioteknologiako Elkarteko lehendakaria.

Mahai-inguruaren amaieran, Chivite Lehendakariak hizpide izan ditu neska eta gazteen lanbide zientifikoekiko zaletasuna sustatze aldera Nafarroako Gobernuak abian jarritako eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren eskutik  koordinatutako dozena bat neurri zehatz. Horien artean, Lehendakariak aipamen berezia egin du NUPeko zientzia eta teknologien arloetako doktoregaiak DBH-ko ikasgeletara hurbiltzeko plan pilotuaren gainean, Batxilergoko ikasle emakumeak zientzien adarra hautzera animatuz.

Arrakala handienetako bat

Bere esku-hartzean, Chivitek agerian jarri du honako paradoxa: soilik emakumeen % 13 eta 28 arteko portzentaje batek hautatzen ditu titulazio teknologikoak, unibertsitateko prestakuntzan emakumeen presentzia nabarmena izan arren, “horixe da gure gizarteko arrakala sendoenetako bat”. Lehendakariak nabarmendu duenez “emakumeek osasun edo magisteritza graduetako 10 ikasletik 8 ordezkatzen dituzten bitartean, gure defizita agerikoa da STEM karreretan, guztiok interpelatzen gaituen arrakala bat izanik”, esan du.

Gobernuak, aipatu du Chivitek, lanean dihardu halaber esparru ezberdinetatik eta beste erakunde batzuekin, zabalkundea eta profesionalen arteko topaketa sustatzeko asmoz. Esaterako, III. Emakumea, Zientzia eta Teknologia Jardunaldietan; Udako Euskal Unibertsitatean programatutako udako ikastaroetan, Planeta STEM jardueran (Iruñako Planetarioak koordinatutako proiektua), NASERTIC eta CNAI enpresa publikoek egiten duten ikasleen arteko bokazioen sustapena, edota Labme Crazy bezalako programetako partaidetzan, Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Museoarekin batera.