2022ko martxoaren 25a

Chivite Lehendakariak, Tracasaren 40. Urteurrenean, enpresa publikoek Nafarroako garapen ekonomikoaren eragile gisa duten papera azpimarratu du

1982an sortu zen eta gaur egun bi enpresatan banatuta, eraldaketa digitalaren arloan abangoardiako egoeran dago    
Irudi galeria

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak enpresa publikoen papera nabarmendu du, Foru Komunitatearen garapen ekonomikoa bultzatzen laguntzen duten funtsezko tresna diren aldetik. Testuinguru horretan, Tracasa jarri du erakunde horrek Nafarroako Gobernuari ematen dion balioaren adibide gisa, administrazio berritzaileagoa, teknologikoagoa eta eraginkorragoa sustatuz.