Descárgate la app
Chivite Lehendakariak iragarri duenez Tuterak Lanbide Heziketa Industrialerako instalazio berriak izango ditu
2022ko martxoaren 22a
Chivite Lehendakariak iragarri duenez Tuterak Lanbide Heziketa Industrialerako instalazio berriak izango ditu
La Presidenta de Navarra, María Chivite, ha presidido esta mañana el tercer encuentro de la nueva Conferencia de Diálogo entre el Gobierno y las entidades locales. Este acto ha tenido lugar en Tudela, donde la Presidenta ha mostrado su compromiso con la Ribera y ha repasado las principales actuaciones en 2021 y 2022 en la zona, de las que ha destacado especialmente las nuevas instalaciones de Formación Profesional Industrial de Tudela, la apuesta por el sector agroalimentario y por las grandes infraestructuras como el Canal de Navarra o el TAV.
Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria Gobernuaren eta toki entitateen arteko Elkarrizketa Konferentzia berriaren hirugarren bileraren buru izan da gaur goizean. Ekitaldi hori Tuteran egin da, eta Lehendakariak Erriberarekiko konpromisoa agertu du. Bertan, 2021ean eta 2022an inguru horretan egin diren jarduera nagusiak errepasatu ditu, bereziki Tuterako Lanbide Heziketa Industrialeko instalazio berriak, nekazaritzako elikagaien sektorearen aldeko apustua eta azpiegitura handien aldeko apustua, hala nola Nafarroako Ubidea edo AHT.
Erriberako Mankomunitatearen egoitzan ospatutako topaketara bertaratu dira halaber Jose Mª Aierdi bigarren lehendakariorde eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilaria, eremuko udal ordezkariak edota udalaz gaindiko beste entitate batzuetako lehendakariak.
Lanbide Heziketa Industrialerako Zentro berria eta Hezkuntzako beste jarduerak
Bere mintzaldian, Lehendakariak jakitera eman ditu Nafarroako Gobernuak eremuan eginiko jarduketak.
Hezkuntza alorrean, Tuterako Heziketa Industrialerako instalazio berriak aurkeztu ditu, “LHko berrikuntza eta irakaskuntza zentro misto berria”; bere baitan lanbide heziketako maila denak hartuko dira. Zentroa “erreferentea izango da ekoizpen eta enpresen babesa arloetako sektoreekin baterako berrikuntza proiektuak garatzerakoan”, esan du. Gainera, gaur egun CIP ETI Zentralean eta CIP ETI San Juanen garatzen den eskaintza eraldatu eta berrantolatzea ahalbidetuko du.
Ondorioz, ETI Zentralak bere eskaintza ardaztuko du administrazioan, merkataritzan, kirolean eta osasunean; ETI San Juan zentroak zerbitzuen sektorean (komunitatekoak, estetika, ile-apainketa eta, nobedade bezala, ostalaritza) eta, ETI Industrial berriak ETI Poligonoko heziketa hartuko du instalazio berri batzuetan, eta esparru horretan eskaera handia duten profil profesional berrien ezarpena ahalbidetuko du. Izango da “benetako aldaketa palanka bat Erriberako eta Nafarroako multzoko enpresen berrikuntzarako eta digitalizaziorako”, erantsi du Lehendakariak.
Sektore honetan, Chivitek aipatu du halaber nazioarteko batxilergoaren eskaintza ezarri ahal izatea Tuterako Benjamin BHI ikastetxean eta Fernando Remacha Musikako Udal Kontserbatorioaren kudeaketa eta finantzaketa hitzarmena berritzeko aukera, hornidura ekonomikoa hedatu baitzaio, guztira 425.000 eurorekin 2022an.
Nekazaritzako elikagaien sektorea eta Nafarroako Ubidea eta AHT bezalako azpiegitura handiak bultzatzeko apustua
Topaketan, lehendakariak azpimarratu du Gobernuak nekazaritzako elikagaien alde egin duen apustua, adibidez Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hirian, zeinetan adostu den enpresak barne hartuko dituzten hamar ontzi industrial berri eraikitzeko inbertsio bat.
Bestalde, “bere sustraiak Nafarroan mantentzen dituen” Spain Food Valley aipatu du. Funts europarrekin finantzatutako proiektu hau “aurrekari bat izango da digitalizazioan eta sektorearen jasangarritasunaren hobekuntzan”, esan du.
Bestalde, oroitarazi du Nafarroak nekazaritzako elikagaien plan osagarria zuzentzen ari dela maila nazionalean, PERTEren euskarria dena, eta I+D+i-rako 20 milioiko inbertsio bat dakarrena. Halaber erantsi du sail ureztatuak modernizatzear direla Ribaforadan, 23 milioiko inbertsio batekin datozen urtetarako.
Lehendakariak esan du Nafarroako Ubidearen bigarren fasea “begien bistako errealitate bat izango dela aurki” legealdi honetan foru Gobernuak proiektu honi emandako behin-betiko bultzadari esker.
Ildo horretatik, azpimarratu du Abiadura Handiko Trenaren lanetarako 52 milioi euroko esleipen bat egin dela 2022an.
Finantzaketa eredu berria
Finantzaketa eredu berriaren harira, Lehendakariak aipatu du harekin “aintzat hartzen dela Tuterak betetzen duen papera eta Nafarroaren lurralde kohesio eta antolaketarako bere ekarpena. Tutera pasako da legealdi honen hasieran, 2019an kobratzen zituen 10,4 milioi eurotatik 2023an 15,4 milioi euro kobratzera; 5 milioi euro gehiago legealdi honetan. Hori da Tutera udalerri traktore bezala bultzatzea, garrantzia emanez, arestian esan bezala, gure komunitatearen lurralde kohesiorako eta antolaketarako eginiko bere ekarpenari”.
Eta erantsi du “soilik legealdi honetan, Tuterako finantzaketa % 48 hedatu dela, arestian esan bezala, 5 milioi euro gehiago, zerbitzu publikoak eta udal azpiegiturak hobetzeko. Tuterak arestian ez du sekula ongizate eta finantzaketa hoberik ezagutu”.
Bestelako jarduketak
Osasun alorrean, Lehendakariak aipatu ditu 29 plaza, familiako medikua, pediatra edo Landa Eremuko Larrialdi Zerbitzua (SUR) alorretan, zein txertatuko diren bi hilabete baino lehenago Buñuel, Cascante, Cintrúenigo, Corella, Tutera eta Valtierrako osasun zentroetan. Halaber errepasatu ditu eremuko azpiegitura berriak, esaterako Cascanteko osasun zentro berrirako lanen lizitazioa, 4 milioi eurotik gorako inbertsioa eta Tuterako bien erreforma barne.
Etxebizitzaren arloan, Chivitek aipatu ditu Erriberako eremuko etxebizitza publikoaren sustapena eta Tuterako Alde Zaharreko “Horno de Coscolín” izenekoari dagokion esku-hartzea.
Bestalde, Enplegua eta ekintzailetza alorrean, Tuterako Enplegurako Orientabide, Ekintzailetza, Akonpainamendu eta Berrikuntzarako zentro publikoa izan du hizpide, zeinek “lanerako inbertsioa eta kalitatezko enplegua sustatzeko proiektuak sustatzeko” balioko duen.