Descárgate la app
Gazteen artean, alokairuaren aukera % 58ra igo da, eta Foru Gobernuak Gazteriaren Kontseiluarekin, etxebizitzaren arloan dituen babes-neurriak partekatu ditu
2022ko martxoaren 17a
Gazteen artean, alokairuaren aukera % 58ra igo da, eta Foru Gobernuak Gazteriaren Kontseiluarekin, etxebizitzaren arloan dituen babes-neurriak partekatu ditu
Salerosketaren aurrean etxebizitza eskuratzeko bide gisa alokairua aukeratzen duten gazteen kopurua areagotu egin da Foru Erkidegoan azken bi urteetan, eta modu independentean bizi direnen guztizkoaren % 58 da dagoeneko. Etxebizitza jabetzan eskuratzea gero eta gutxiago baloratzen dute emantzipatutako gazteek, eta ehuneko hori % 29ra murriztu da (%10 gutxiago); gainerako %12a, berriz, lagatako etxebizitza batean bizi da, normalean senideena.
Horiek dira Nafarroako Foru Komunitatean Nafarroako Gazteriaren Institutuak eginiko gazteriaren hirugarren edizioko Emantzipazioaren galdeketa ekimenak eman dituen datu ezberdinak, zeinetan landu diren hainbat alderdi, esaterako egoitza-emantzipazioa eta dagokion etxebizitzaren ezaugarriak, lan-mundurako txertatzea, pertsona gazteen ikasketa-maila eta egoera sozio-ekonomikoa edo haien emantzipazioa erraztera bideratutako laguntza publikoen ezagutza maila eta inpaktua.
Nafarroako Institutuko zuzendari gerentea eta foru Gobernuko Etxebizitzako zuzendari nagusia diren Carlos Amatriainek eta Eneko Larrartek gaur ospatu dute topaketa bat duela gutxi hautatu den Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko Guillermo Bergantinos lehendakariarekin, helburua izanik galdeketa honen datu ezberdinak eta Exekutiboak aktibatu duen pertsona gazteengana zuzendutako alokairu etxebizitzarako babes-neurriak kontrastatzea edo arlo honetan gazteria ordezkatzen duen organoaren ekarpenak eta proposamenak jasotzea.
Horren harira, Eneko Larrartek jakinarazi dio Gazteriaren Kontseiluari zentzu horretan Gobernuak duen konpromisoa pertsona gazteentzat Social Housing Nafarroako alokairu planaren sustapen publikoari dagozkion etxebizitzen % 50a gutxienez –amaitutako edo garatzeko bidean dauden 500 BOE baino gehiago eta bigarren fase baterako proiektatutako beste hainbeste- erreserbatzeko eta landa-ingurunean etxebizitza eskuratzeko errenta maila jakin batzuk dituzten gazteentzat laguntzak aktibatzeko.
Laguntzen EmanZipa programaren hazkundea
Era berean, Etxebizitzako zuzendari nagusiak datuak eskaini ditu gazteentzako alokairu laguntzen EmanZipa programa ezagutzera emateko; gaur egun jadanik 2.546 pertsona onuradun barne hartzen ditu, iazko urteari dagokionez % 33ko igoerarekin eta urteko ia 5 milioi euroko zenbateko totalarekin, eta konpromisoa hartu du datozen ekitaldietan programa honetan sartzeko adin muga pixkanaka hedatzen joateko –gaur egun 31 urtekoa da- 35 urtera arte, legealdi honetarako gobernuaren hitzarmen programan jasota datorren bezala.
Larrartek halaber esan dio Gazteriaren Kontseiluko lehendakariari duela gutxi Gobernu zentralak planteatutako alokairurako laguntzen bono gaztea ez dela Foru Komunitatean aplikatuko –izan ere, Nafarroa, foru erregimenaren arabera, Estatuko Etxebizitza Planean ez dago-, baina EmanZipa programa baliokideak, 2018an onartua izan zenetik hiru urtetik gora indarrean daramanak, nabarmenki hobekuntza dakar adina bete artean iraupen mugarik gabeko hileko 250 euroko laguntzak ematean –bonu estatalaren gehieneko bi urteekiko- eta aurrekontu partida zehatz baten eskuragarritasunerako mugarik ez izatean.
Bestalde, Carlos Amatriainek topaketan zehaztu du Nafarroako Gazteriaren Institutuak eginiko galdeketaren edukia, zeinetan azpimarratu duen azken urte hauetan gazteriaren artean erregistratzen ari den alokairu etxebizitzaren eskari kopurua handitu egin dela. Azterketak eskaintzen dituen datuen artean daude pertsona gazteek ordaintzen duten alokairu errentaren hileko zenbatekoa, batez beste, 503 eurokoa, eta etxebizitza arloko laguntzen edo diru-laguntzen eskaria kolektibo honen eskari nagusi modura mantentzen dela; jasotako erantzunen ia erdiak (% 46) hori dute hizpide.
Gazteen % 44a emantzipatuta dago
Bi urtez behin egiten den eta 1.404 pertsonei eginiko elkarrizketetan oinarritu den galdeketak bistaratzen du 16 eta 19 urte arteko pertsona gazteen % 29,8 soilik bizi dela euren familiekiko emantzipatuta. Azterketa berdinak frogatzen du datu hori areagotzen dela 30 eta 34 urte arteko adin tartean, izan ere, % 84,7ra igo da emantzipatutako pertsona gazteen portzentajea. Adin tarte horien harira, Foru Komunitateak 2020ko urtarrilaren 1ean (INE) erregistratzen zituen 16tik 35 urtera arteko 132.532 pertsonetatik, 2021ean familiarekiko emantzipatutako pertsonen proportzioa % 44,9koa da, alegia duela bi urteko proportzio bera.
Sexuaren arabera, emakume gazteek areagotu egin dute familia etxetik irteteko unea, 2019ko % 47,9tik 2021eko % 51,5era pasatuz. Era berean, atzerritarrak diren pertsona gazteek Nafarroan jaiotakoek baino egoitza-emantzipazio maila handiagoa islatzen dute. Emantzipatu direnen % 66,1 lanean ari da eta familia etxebizitzan daudenen % 87,1a ikasten ari da.
Adina da familia etxea uzterakoan pertsona baten aukerak gehien baldintzatzen duen aldagaia. Horren atzetik datoz sexua, lan-egoera, jaiotza-lekua eta, neurri txikiago batean, gurasoen lanbidea.
Galdeketan parte hartu duten pertsonen hein handi batek egokitzat jotzen ditu gazteen emantzipazioa babestearen gainean indarrean dauden neurriak, jaso diren erantzunen % 37,9aren arabera. Horrela, erantzunen % 21,9ak agerian jartzen du gazteen etxebizitzen finantzaketa errazten duten laguntzak edo diru-laguntzak garatzeko beharra. Nafarroako herritar gazteek gehiago ezagutzen dituzte Nafarroako Gobernuaren emantzipaziorako laguntza publikoak, baina heren batek (% 34,6), oraindik ez ditu ezagutzen.
Enplegua atal erabakigarria da pertsona gazteen emantzipazio prozesuetan. Itaundutako gazteriak lanpostuen sorrera erreklamatzen du, baita euren lan-baldintzak hobetzea ere, horrela familia etxetik irten ahal izateko.
Lan-egoera eta independentzia ekonomikoa
Ekonomikoki independenteak diren gazteen kopuruak behera egin du 2019tik, eta gaur egun % 39,2etik % 35,5era heldu da. Nafarroako gazteriaren neurri handi bat beste pertsona batzuen laguntzaren mendean dago, bai esklusiboki (% 27,4), bai hondar izaerako diru-sarrera propioren batekin kontatuz (% 12,3).
Jaiotza-lekuak xehetasunak islatzen ditu norbere gasturako eskuragarri dauden partidekiko, Nafarroan edo beste autonomia erkidego batzuetan jaiotako jende gazteak diru-kopuru handiagoa dute atzerritarrak diren bere adineko pertsonek baino, batez beste 330,45 eta 185,76 euro erregistratuz, hurrenez hurren.
Sexuaren araberako bereizketa okupazionala mantentzen da herritar gazteen artean, eta hauek tradizioz industriarekin lotutako gizonezkoen lanbideak izan ohi dituzte, emakumezkoak zerbitzuen sektoretan arituz. Emakumezkoak egon ohi dira “postu teknikoak edo tarteko aginteak” diren kategorian.
Nafarroan enplegua duten pertsona gazteen % 44,8ak behin-behineko kontratu bat du, are ohikoagoak izanik 30 urtetik gorako pertsonen (% 55,6) eta egoitza-emantzipazioa ez dutenen (% 58,5) artean. Lanaldi partzialean okupatutako 16 eta 24 urte tarteko pertsonen portzentajea 2021ean % 17,5ekoa da. Emakume gazteak lanaldi partzialeko enplegutan (% 21,7) dabiltza gehiago gizonezkoekin alderatuta (% 13,9).
Nafarroako herritar gazteek bere soldatagatik jasotzen duten zenbatekoa urteko 18.820,88 euro garbikoa da, gutxi gorabehera eta 1.936,26 euro igo da 2019tik. Foru Komunitatean jaiotako biztanleria gaztea eta atzerrian jaiotakoaren arteko tartea hedatu egin da (urteko 5.000 € gehiagoko aldearekin).
Ikasketa maila eta prestakuntza
Nafarroako gazteriaren hein handiena, % 40,2a, gaur egun ikasten dabil, eta 2019tik antzeko baliotan mantentzen da. Ikasketak egiten ari diren pertsona gehienak oraindik familia etxebizitzan aurkitzen dira (% 80,7).
Atzerriko pertsona gazteek euren prestakuntza etapa lehenago amaitzen dute Nafarroan edo beste autonomia komunitate batzuetan jaiotako gazteek baino. Ikasketa amaierako adinak eragina izaten du emantzipazio unean. Gazteriaren erdiak baino gehiagok, % 51,5, familia etxebizitza utzi zuen ikasketak amaitu ondoren. Orainaldian prestatzen dihardutenen % 17,3ak baino ez du jarraitzen emantzipatuta bizitzen.
Ikasketak amaitu ondoren lan-arloan dauden aukera urrien aurrean, pertsona gazteen erabakia da prestatzen jarraitzea lehiatu ahal izateko eta lan-munduan toki bat lortzeko. Foru Komunitateko 16tik 34 urtera arteko biztanleriaren erdiak baino gehiagok, % 53,1, bere ikasketak hedatzea aurreikusten du. Emakumeak (% 60) gailendu egiten dira mutilekiko (% 46,4).
Nafarroako gazteriak prestatzen jarraitzeko izaten dituen hiru arrazoi nagusiak dira “lan-merkatuak eskatzen duelako edo hartan txertatzeko” (% 50,0), “zeren beharrezkoa da” (% 43,6) eta “etengabe prestatzea premiazkoa da” (% 36,4).