2022ko apirilaren 2a

Hiru mendate itxita elurteengatik, eta kateen erabilera derrigortzen dute sei gehiagotan

Aurreikuspenak iragartzen du ekaitza gaur eguerditik aurrera arinduko dela

Nafarroako Gobernuak Erkidegoko ipar eta erdiguneko errepidetan zehar arreta handiz jokatzeko bere gomendioa azpimarratzen du elurteen jarraipenagatik. A-15 Leitzarango Autobidea berriz ireki da tarte gipuzkoarrean gaur goizeko lehen orduetatik trafikorako moztuta egon ondoren eta hiru mendate itxita daude, derrigorrezkoa izanik sei errepide gehiagotan kateak erabiltzea. Aurreikuspenen arabera, ekaitza gaur, larunbata, apirilak 2ko 12etatik aurrera arinduko omen da, baina elurra kentzeko makinak jardunaldi osoan zehar lanean mantenduko dira.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian aukera dezakezu hizkuntza.