2022ko urtarrilaren 24a

Ilustrazio arkeologikoak protagonismoa hartzen du historiaurretik XIX. mendera arte Nafarroako aztarnategi nagusiak zeharkatzen dituen liburu batean

Iñaki Dieguezek koordinatutako lanak azken bi hamarkadetan irudiak baliabide komunikatibo gisa erabiliz egindako ikerketa arkeologikoaren ikuspegi osoa aurkezten du
Kultura zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía, eta argitalpenaren 
koordinatzailea, Iñaki Diéguez, liburuaren argitalpenean beste 
kolaboratzaile batzuekin batera.
Kultura zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía, eta argitalpenaren koordinatzailea, Iñaki Diéguez, liburuaren argitalpenean beste kolaboratzaile batzuekin batera.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak "Una ventana al pasado. Viaje visual por la arqueología de Navarra", Iñaki Diéguez Uribeondo arkeologo eta ilustratzaileak koordinatua, eta arkeologia, geografia, historia, diseinu eta ilustrazioko hogeita hamar adituk baino gehiagok parte hartu dute.

Liburuak Nafarroak aztarnategi nagusietarako bidaia bat aurkezten du, Foru Komunitatean lan arkeologikoaren azken bi hamarkadetan zehar sortu diren ilustrazioak direla medio. Proiektu ezberdinen laburpen bat osatu da eta horietan ilustrazioak zeregin garrantzitsua bete du.

Liburuaren helburua da gizarteari hurbiltzea Nafarroako arkeologiaren gaineko ikuspegi grafiko bat, protagonismo nabarmena emanez jende mota ezberdinarengana iristeko bitarteko modura funtzionatzen duten ilustrazioei, ondarea herritar guztiengana hedatzeko eta transmititzeko bidea ematen dutenez. Eta halaber helburua da nahiko ezezaguna eta aitortu gabea izan arren arkeologiaren arloan funtsezkoa den ilustrazio arkeologikoaren lanbidea ezagutzera ematea.

Liburuaren aurkezpen ekitaldia gaur ospatu da Nafarroako Museoko areto nagusian, Vianako Printzea Erakundea-Kultura arloko zuzendari nagusia den Ignacio Apezteguiaren eta Iñaki Dieguez bere autorearen eskutik.

Argitalpenak 371 orri ditu; koloretako irudiekin eta 800 ale-kopururekin dator. 25 euroko prezioagatik eskura daiteke, Iruñako Navas de Tolosa kalean kokatutako Nafarroako Gobernuaren argitalpenen dendan eta liburu-dendetan.

Nafarroako arkeologia ilustrazioaren eskutik

Irudiaren komunikazio ahalmenak balio du, liburu honetan, ildo nagusi modura jendeari transmititzeko ondare arkeologiko nafarraren gaineko ezagutza zientifikoa. Bereziki lan honetan arreta fokua izan da ulertzea nola lortu den, ilustrazioa tarteko, berriz eraiki edo sortzea aztarnategi arkeologiko sorta bateko indusketa eta ikerketa prozesuetan lortutako informazioa.

Helburu honekin, liburua ilustrazio arkeologikoaren lanbidea eta honek Nafarroan bete duen zeregina testuinguruan ezartzeko atariko lehen multzo batekin hasten da, eta ilustrazioaren garrantzia azpimarratzen da komunikazio mekanismo modura.

Jarraian, argitalpenaren atal nagusia garatu da, Dieguez esanetan "iraganaren ikuspegi bat ilustrazioaren begiradatik". Jarraituz segida kronologikoa, Goi Paleolitikotik XIX. mende arteko garaia barne hartuz, aztarnategi arkeologiko nagusienen deskribapen zehatza jasotzen da, bere azalpena eta birsorkuntza egiteko irudia erabili dutenena bakarrik. Amaitzeko, gogoeta bat egiten da diziplinak duen etorkizunari buruz esparru orokorrean eta interes bereziarekin Nafarroan.

Era berean, argitalpenak bere baitan hartzen du atal bat aurkeztutako aztarnategien gaineko ezagutza sakontzea eta hedatzea ahalbidetzen duten errekurtso eta esteka ezberdinak dakartzana. Halaber aipagarria da biografia zabal bat, enklabe horien eta ilustrazio arkeologikoaren gaineko argitalpenekin osatua.

Autore jaun-andreak

Gehienbat bisuala den ikuspegi baten eskutik, bolumenak Nafarroako ikerketa arkeologikoaren panorama zabal eta osatu bat erakusten du, historiaurretik XIX. mendera artekoa, izan ere, azken hamarkadetako Nafarroako arkeologiaren corpus profesionala osatzen duten langile profesional kopuru handi baten kolaborazioarekin kontatu du.

Argitalpenaren atal bisual eta grafikoan parte hartu dute arkeologiaren esparruan ibilbide luzea duten ilustratzaile jaun-andreek, horien artean Martintxo Altzueta, Mauricio Anton, Adrian Cerezo, Fernando Gomez, Juan Luis Landa, Enrique Lekuona, Esperanza Martin, Beatriz Menendez eta Pablo Serrano; baita lan honetako koordinatzaileak ere.

Irudiak osatu dira hainbat testuren elaborazioarekin, horien egileak izanik Dieguez eta esku-hartze arkeologikoetan partaide izan diren aditu kopuru handi bat, esaterako Juantxo Aguirre-Mauleon, Mattin Aiestaran de la Sotilla, Martintxo Altzueta, Javier Andreu, Mauricio Anton, Javier Armendariz, Maria Amor Beguiristain eta Juan Jose Bienes.

Horiekin bat egin dute honakoek: Eudald Carbonell i Roura, Adrian Cerezo, Jose Antonio Faro, Jesus Garcia, Maria Garcia-Barberena, Fernando Gomez, Francisco Labe, Juan Luis Landa, M.ª Rosario Mateo, Beatriz Menendez, M.ª Paz de Miguel, Gloria Munilla, Mikel Ramos, Iñaki Sagredo, Ana Carmen Sanchez, Margarita Sanchez, Pablo Serrano, Jesus Sesma, Beatriz Soler, Maria Ines Tabar, Raquel Unanua, Mercedes Unzu, Nicolas Zuazua eta Carlos Zuza.