2021ko azaroaren 22a

Nafarroako Filmategiak gaur inauguratuko du Filmategi Iberikoen V. Topaketa, familia eta gizarte memoriari eskainia

Bihar amaituko dira jardunaldiak, eta saio irekiak izango dira, 19:30etik aurrera, eta hogeita hamarreko hamarkadako irudi argitaragabeak aurkeztuko dituzte mugimenduan  
Josetxo Cerdán, Espainiako Filmotekaren zuzendaria; Rebeca Esnaola, Kultura 
eta Kirol kontseilaria, eta Patricia Goroskieta, Nafarroako Artxibo 
Filmografikoaren ordezkaria.
Josetxo Cerdán, Espainiako Filmotekaren zuzendaria; Rebeca Esnaola, Kultura eta Kirol kontseilaria, eta Patricia Goroskieta, Nafarroako Artxibo Filmografikoaren ordezkaria.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Filmategiak, Filmategi Iberikoen V. Topaketa hartuko du gaur eta bihar, sektoreko 70 profesional baino gehiago biltzen dituena, eta "familia eta gizarte memoria: etxeko, afizionatu mailako eta komertzialak ez diren ikus-entzunezko materialen garrantzia" du ardatz. Profesionalentzat itxitako ponentziak eta lan-saioak dira, eta bi egunetan 19:30ean publikoari irekitako ekitaldiak ere barne hartzen dituzte.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)