2022ko otsailaren 11a

Ollo kontseilariak AEK-k antolatutako Korrikaren egitaraua ezagutu du

Aurtengo edizioak Amurrio eta Donostia lotuko ditu, «Hitzekin» lelopean
Ezkerretik eskuinera Xabi Gartzia, AEK-ko ordezkaria, Ana Ollo 
kontseilaria, Mikel Arregi Euskarabideko zuzendari kudeatzailea eta Asier 
Amondo, AEK-ko ordezkaria.
Ezkerretik eskuinera Xabi Gartzia, AEK-ko ordezkaria, Ana Ollo kontseilaria, Mikel Arregi Euskarabideko zuzendari kudeatzailea eta Asier Amondo, AEK-ko ordezkaria.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak gaur goizean ezagutu du martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean Amurrio eta Donostia lotuko dituen euskararen aldeko 2022 Korrikaren egitaraua.

Euskarabidea- Euskararen Nafarroako Institutuko Ekitaldi Aretoan egin den bileran Euskarabideako zuzendari kudeatzaile Mikel Arregi eta AEK-ko Asier Amondo eta Xabi Gartzia ere izan dira.

Ekitaldiaren antolatzaile AEK-k,  aurtengo ediziorako "Hitzekin" goiburua aukeratu du, hitz (hitz) eta ekin (ekintza) arteko hitz-jokoa, izan ere, AEKren arabera, "Euskara hitzetatik ekintzara eramateko unea da"

Korrikaren 22. edizioa Donostiako San Telmo museoan egindako ekitaldi batean aurkeztu zen eta Amurrion hasiko da, Gipuzkoako hiriburuan amaituz. Bertan, ondoen gordetako sekretuetako bat ezagutzera emango da: lekuko barruan ezkutatutako mezua.