Descárgate la app
Irunberriko IIPko ikasle eta irakasleek Italiako, Greziako, Poloniako eta Turkiako ikasleak hartu dituzte Erasmus + programaren barruan
2022ko apirilaren 28a
Irunberriko IIPko ikasle eta irakasleek Italiako, Greziako, Poloniako eta Turkiako ikasleak hartu dituzte Erasmus + programaren barruan
Irunberriko IIPko Kirol Jardueretako erdi mailako hemeretzi ikaslek Italiatik, Greziatik, Poloniatik eta Turkiatik etorritako hogei bat ikasle hartu dituzte KA202 «PBLinVET» proiektuaren esparruan.
KA202 «PBLinVET» Project Based Learning in Vocational Education and Training proiektuaren akronimoa da. Proiektu hori Erasmus + egitasmoaren barruan kokatzen da, eta proiektuetan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza du ardatz, zehazki, irakaskuntza-metodologia hori Lanbide Heziketan aplikatzea. Erakunde bakoitzak bere jarduerak eta praktikak garatzen ditu, eta emaitzak gainerako erakunde parte-hartzaileekin alderatzen dira.
Aste honetan, Italia, Grezia, Polonia eta Turkiatik etorritako ikasle eta irakasleak Iruñean daude, eta Irunberriko IIPko ikasleen eta irakasleen eskutik hainbat irteera eta bisita kultural egiten dituzte Foru Komunitateko naturaguneetara. Era berean, Nafarroako ikasleek antolatutako eta zuzendutako kirol-jarduerak egiten dituzte, KA202 proiektuaren barruan.