2022ko otsailaren 25a

Irujok Nafarroa lurraldearekin eta pertsonekin konprometitutako turismo jasangarria garatzeko erreferentziazko helmuga gisa jarri du

Otsailaren 27ra arte Baluarten egingo den Navartur Nazioarteko Turismo Azokaren irekieran parte hartu du kontseilariak

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak gaur goizean ireki du, otsailaren 25etik 27ra Iruñean ospatuko den Navartur Nazioarteko Turismo Azoka. Ekitaldian, gogorarazi duenez, "turismo arloan Nafarroak gure erkidegoaren garapen jasangarriko estrategiarekin, S4, apustu argia eta guztiz lerrokatua egin du". 

Halaber azpimarratu du “Gure apustua dela barne merkatuan erreferentea izatea eta gure zeharkako ikuspegia bultzatzea, eremu naturalak, tokiko eta bizikidetza turismoa ardatz nagusitzat dituena”.

Inauguraziora kontseilariarekin bertaratu da Maitena Ezkutari Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia; ekitaldi honetan halaber parte hartu dute Carmen Alba, Iruñako Udaleko Turismoko zinegotziak eta Luis Cortes, Navartur-eko zuzendariak.

Hain zuzen, duela hilabete eskas aurkeztu zen FITUR azokan Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren “Nafarroa, beste turismo bat” proposamena, hau da, turismo jasangarri, inklusibo, eskuragarri bat defendatzen duena. Eta une hartan ere aurkeztu ziren garatzen aritu izan diren proiektuetako bi: “Xendazaletasuna Nafarroan” aplikazioa eta Plazaolaren Bide Berdea modu birtualean zeharkatzea ahalbidetzen duen esparru interaktibo berri bat. Lehenak, komunitate osoan zehar barreiatutako 60 aukera baino gehiago eskaintzen ditu, gure paisaia, ingurunea eta ingurumena gozatzeko bidea emanez. Bigarrenak, bisitariari eskura jartzen dio 360º-ko ibilbide bat, Plazaolaren Bide Berdearen ibilbidean zehar, gainera barne hartuz erakusketa birtual ezberdinak, trenbide zaharraren historia, paisaia eta arkitektura hala nola bere ingurunea bistaratzen dutenak. Berrikuntza digitaleko proiektu honek Nafarroara modu berri batean hurbiltzeko aukera ematen du.

Irujo kontseilariak aditzera eman du Nafarroako Gobernuaren proposamena “bidaiak ulertzeko modu berri bat dela”, “Beste turismo bat” gure leloak garbi adierazten duen bezala, zeren lotura gehiago du benetan axola zaigunarekin: pertsonak, paisaia, eremu naturalak, tokiko kultura, bateratzen gaituzten jarduerak… Turismo honek ahalbidetzen du harrera egiten dizun lurra edota bere jendea sakonki ezagutzea, ingurumena, ohiturak eta tradizioak errespetatuz, ehunka jarduerari eutsi ahal izanik. Jomuga erreferentea izan nahi genuke, garapen jasangarriaz, lurraldeaz eta pertsonez arduratzen den turismo bat”.

Nafarroaren Navartur-en presentzia 

Nafarroako Gobernua Navartur azokan presente dago 40 m2-ko stand modular batekin eta bisitariek azken urte hauetan Nafarroan landu izan den apustu estrategikoa ezagutu ahal izango dute. Foru Komunitatea Turismo Jasangarriaren Nazioarteko Sarearekin (INSTO) bat egiten lehena izan zen, etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua eginez jasangarritasunaren adierazle turistikoen neurketan, izan ere, erabakiak hartzeko balio handiko erreminta bat da.

Irujok halaber aipatu ditu 2021eko INE-ren ostatu turistikoen okupazioko galdeketaren azken datuak eta horien arabera, Nafarroan, 177.778 turista egoiliarrek gaua eman zuten Foru Komunitateak araututako ostatu turistikoetan; horrek suposatzen du 2020an baino % 61,5 gehiago eta 2019an baino % 21,4 gehiago.

Bestalde, hirugarren hiruhilekora arte, INE-ren turismo egoiliarraren gaineko galdeketa kontuan hartuta, Nafarroako egoiliarrek 713.221 barne bidaia egin zituzten Nafarroaren baitan; horrek % 47 gehiago suposatzen du 2020ko aldi berarekiko eta % 11 gutxiago 2019an baino. Bidaia hauetan halaber gaua eman zuten 1.762.149 pertsonek, ondorioz, hedapena 2020ko aldi berarekiko % 5,2 gehiagokoa eta 2019an baino % 0,6 gehiagokoa da.