2022ko maiatzaren 19a

Nafarroako Gobernuak "S4 Ekitaldi Estrategikoak" aurkeztu du, espezializazio adimendunaren funtsezko sektoreen erronkei buruzko foro berria

S4 estrategiari esker, Nafarroa Europan eskualde pilotu gisa hautatu dutela ere iragarri dute Irujo eta Ollo kontseilariek
collections Irudi galeria

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak eta Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariek "S4 Ekitaldi Estrategikoak" jardunaldien zikloa aurkeztu dute. Topaketa horiek, hainbat lan-saioren bidez, SINAIko enpresak, ikerketa-zentroak zein eragileak bilduko dituzte, enpresen arteko sinergiak hobetzeko eta Europako finantzaketa-aukerak ezagutarazteko, baita S4 Espezializazio Adimentsu eta Iraunkorreko Estrategiaren funtsezko sektoreetako joerak ezagutarazteko ere.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)