2022ko uztailaren 18a

Iris, Nafarroako Berrikuntzaren Polo Digitala, NUPeko El Sario eraikinean kokatuko da

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak eta NUPeko errektoreak eraikina birgaitzeko hitzarmena sinatu dute, instalazioak lagatzeko  
Irudi galeria

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak eta Ramon Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Horren bidez, Nafarroako Gobernuak NUPi diru-laguntza bat ematea arautzen da, Iruñeko campusean, IRIS Nafarroako Berrikuntza Digitaleko Poloaren egoitza fisikoa hartuko duen «El Sario» eraikina egokitu eta ekipatzeko. Obrak 2023ko lehen erdian bukatzea aurreikusi da, eta 4 milioiko aurrekontua izango du «El Sario» egokitzeko eta ekipatzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).