2022ko urtarrilaren 27a

Ingurumeneko Departamentuak laguntza deialdia egin du 2022an jabetza pribatuko mendietan basoak kudeatzeko planak egiteko

Helburua da basoen plangintza iraunkorra erraztea, jabe pribatuen arteko elkartzearen eta lankidetzaren bidez      

Ingurumeneko Departamentuak 20.000 euro bideratuko ditu 2022ko ekitaldirako baso-kudeaketako planak egiteko laguntzetara. Deialdi honen helburua da titulartasun pribatuko bi mendiren edo gehiagoren plangintza-dokumentuak idaztea, 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programaren (LGP) lankidetza-neurrien barruan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).