2018ko abuztuaren 17a

22 pertsona identifikatu dituzte Rozalejoko Markesaren jauregia hustean

Erresistentzia pasiboa egin dute, hormigoizko bidoietara eta eraikineko beste elementu batzuetara kateatuzSolana aholkulariaren berri ematen du Marqués de Rozalejo jauregitik
Solana aholkulariaren berri ematen du Marqués de Rozalejo jauregitik Irudi galeria

Herritarren Segurtasunaren Arloari eta Ikerketa Kriminalaren Arloari atxikitako Foruzaingoko agenteek, Polizia Nazionalarekin koordinatuta, Rozalejoko Markesaren jauregia husteari ekin diote Iruñean.

Herritarren Segurtasunaren Arloari eta Ikerketa Kriminalaren Arloari atxikitako Foruzaingoko agenteek, Polizia Nazionalarekin koordinatuta, Rozalejoko Markesaren jauregia husteari ekin diote Iruñean.

Polizia-ekintza hau (60 foruzain tarteko) goizaldeko bostak baino minutu batzuk lehenago hasi eta bost orduz luzatu da. Eraikinaren barruan, hormigoizko bidoiei, balkoiei nahiz fatxadatik zintzilik zegoen sare bati kateatuta zeuden hogei bat pertsona askatu dituzte. Askatu ahala, identifikazioa eskatu diete, handik joateko baimena emanez.

Ildo horretan, identifikatutako pertsona horietatik 4 adingabeak dira eta gurasoen esku gelditu dira.

Kanpoaldean, Esku-Hartze Dibisioko agenteak (Polizia Nazionalaren unitateekin koordinatuta) eraikina normaltasunez hustea ahalbidetu duen segurtasunezko perimetroa ezartzeaz arduratu dira.

Identifikatutako pertsonen filiazioa Iruñeko 4. Instrukzio-Epaitegira igorriko den dokumentazio grafikoari gehitu zaio.