2022ko otsailaren 21a

Hezkuntzak “Ni publikokoa naiz” kanpaina aurkeztu du Nafarroako sare publikoan izena ematera animatzeko

Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Lehen Hezkuntzan aurrez izena emateko aldia martxoaren 7tik 11ra bitartean egingo da
El consejero Gimeno presenta la campaña "Yo soy de la pública / Ni publikokoa naiz" Irudi galeria

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako hezkuntza sare publikoan ikasleak inskribatzeko prozesuaren kanpaina aurkeztu du gaur goizean, lehen aukera gisa, eta markako irudi gisa honako eslogan hau eramango du: “Ni publikokoa naiz”. Aurrez izena emateko epea martxoaren 7tik 11ra bitartean izango da, eta Nafarroan bizi diren eta 2019an jaio diren 5.332 haurri eragingo die. 

Carlos Gimeno kontseilariak, aurkezpenean Gil Sevillano Hezkuntzako zuzendari nagusiarekin batera arituz, familiak animatu ditu bere seme-alabak ikastetxe publikoen sarean inskribatzera  eta bere ezaugarriak dira, “familiaren etxetik hurbil egotea Nafarroa osoan, izaera inklusibo eta plurala, digitalizazioarekiko aurrerapen sakona, izaera eleaniztuna eta ko-hezitzailea hala nola irakaskuntzaren programa aitzindariak finkatu izana hezkuntzako ziklo eta etapa guztietan, eta azken bi ikasturte hauetan segurtasun sanitarioaren bermea frogatu izana COVID-19 izurriaren aurrean”. Hori guztia errealitatea bihurtu da “irakasle talde onenekin, ikasleen etorkizunerako aukera sustatze aldera, familien eta eskola-umeen zuzeneko partaidetza tarteko”, erantsi du.

Gaur departamentuak aurkeztutako kanpainak nabarmentzen du, horrela, eskola publikoa dela “Sortu nahi duzun eskola” eta bere irudia kolore anitzeko bihotz batean ardazten du, haurren baliabide pedagogiko ospetsu baten piezekin eratua, zeinetan koloretako bihi mota batekin esku-lan ezberdinak fabrikatzen diren, eskola-umeen sorkuntza bultzatuz.

Datorren 2022/2023 ikasturterako aurrez izena emateko prozedura apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuan xedatuari jarraiki araututako bigarrena izango da; bideratuta dago maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan xedatutako funts publikoekin lagundutako ikastetxetan heziketa osagarriaren behar berezia duten ikasleen banaketa orekatuago bat lortzera.

Foru Dekretu honek bere 36. artikuluaren 4. atalean xedatuari jarraiki, ikastetxeetan heziketa osagarriaren behar berezia duten ikasleen eskolaratze adierazlearen (ACNEAE) harira, baliteke Hezkuntza Departamentuak aurreikusi ahal izatea, bere kasuan, dagokion hezkuntza mailarako izaera orokorrarekin aurreikusiekiko ratio txikiagoak. Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 157.1 a) artikuluan xedatuari jarraiki, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntza ikasturte guztietarako finkatutako ikasleen ratio maximoa 25 ikaslekoa da.

Onarpen prozesurako nobedade bezala, Hezkuntza Departamentuak 2022/2023 ikasturterako erabaki du ratioa 22 ikaslera murriztea Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen ikasturtean,  ebazpeneko eranskinaren taulan jasotako ACNEAE adierazlea elaboratzeko datan adierazitako ikastetxe eta eredu linguistikoan, eta haren arabera erabaki da ikaslearen onarpen prozesuan adierazle negatiboa aplikatzea.

Ikastetxeek, ebazpena onartzeko unean, adierazitako ratioa gainditzen duten taldeak izango balituzte, soilik ordeztu ahal izango lituzkete gerta litezkeen bajak, horrek inplikatuko ez balu ikasgela bakoitzeko 25 ikasleren ratioa gainditzea.

Nafarroan bizi den eta 2019. urtean jaiotako biztanleria egoiliarra 5.332 neska-mutilekoa da.

Eskaerak

Ohiko onarpen prozesuan parte hartzeko eskaerak, telematikoki tramitatzea lehenesten dela ahaztu gabe, ikasleen guraso-agintea edo lege-tutoretza duten gurasoek formalizatu beharko dituzte, baldintza honetatik salbuetsita geratuz dagokion zentroa onartzen duen ikaslea. Hala ere, familiak hala eskatzen badu, onarpen eskaeran adierazitako zentroek, edozein direla ere, esleitutako hurrenkera alde batera utzita, izapidean kolaboratu beharko dute eta, eskatzaileak hala eskatzen badu, aurkezpena eskuordetutako moduan egitea dagokie. Eta kolaborazio hori eskatze aldera, familiak zentroetako idazkaritzara bertaratu daitezke.

Ikasle bakoitzeko eskaera bakar bat aurkeztu behar da; bertan adieraziko lehenengo aukeran hautatutako zentroa, hala nola hautatzen dituen gainerako bost zentroak, lehenengo aukerako zentroan plazaren esleipenduna izaten ez bada, lehentasun hurrenkeraren arabera kontsignatu direnak. Eskatutako zentroetako bakoitzerako, pertsona eskatzaileek baremoaren aplikazioan lortutako puntuen baturari dagokion puntuazioa lortuko dute. Zentroek eskaeraren baitan izan duten hurrenkera kontuan hartuta esleituko zaio plaza eskatzaileari, ontzat eman duten haien artean lehentasun hurrenkeraren arabera nagusitzen den zentroan.

Lehen aukerako zentroak arduratuko dira izena aurrez eman duten ikasleen EDUCA-ko datuak sartzeaz, datuak egiaztatzeaz eta dagozkien baremo irizpideak aplikatzeaz.

Irizpide horiek dira:

• Ikastetxean matrikulatutako neba-arreben existentzia (3 puntu)

• Helbidearekiko edo guraso edo lege-tutoreen lantegiarekiko hurbiltasuna (4, 3, 1, 0 puntu)

• Familia unitatearen errenta per capita (3, 2, 1, 0 puntu)

Desgaitasuna jasatea ikasleak edo bere gurasoak, lege-tutoreak, neba-arrebak (2.5, 2, 0.5 puntu)

• Genero indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatea (puntu 1)

• Ikastetxean lan egiten duten gurasoak edo lege-tutoreak (0.8 puntu)

• Familia ugariaren lege egoera (0.8 puntu)

• Ikaslearen familia harreraren egoera (0.8 puntu)

• Gurasobakarreko familiaren egoera (0.8 puntu)

• Erditze aniztunetik jaiotako ikasleak (0.8 puntu)

Berdinketak ebazteko, dagokien hurrenkeran aplikatuko dira arestian aipatutako irizpideak. Berdinketa mantentzean, “Hurbiltasun lineala” (0,5 puntu distantzia lineala, EDUCA sisteman ezarritako geo-lokalizaziorako tresnarekin kalkulatzen da, etxetik edo lantegitik, hautatutako aukeraren arabera, ikastetxera arte, 1.500 metrokoa edo gutxiagokoa izaten denean) izeneko irizpide osagarria erabiliko da. Berdinketa desegiten ez bada, desegitea lortzeko zozketa bat egingo da jendaurrean, 2022ko martxoaren 4ko 13.00etan, Hezkuntzako Departamentuan, eskumeneko organoaren aurrean.

Laguntza behar duten ikasleentzako plazen erreserba

Haur Hezkuntzako bigarren zikloaren lehen ikasturtean bi plaza gordeko dira eskola unitate bakoitzeko, aurrez izena emateko epea amaitu arte, heziketa laguntzaren behar berezia duten ikasle guztien arretarako; erreserba hori egitea dagokio Nafarroako Foru Komunitateko zentro publiko eta pribatu itundu guztietan. Plaza erreserbatzeko epemuga ixtean, estali gabeko plaza erreserbatu guztiak, xede guztietarako, aske utziko dira, heziketa laguntzaren behar berezia ez duten ikasleei ere eskaini ahal izanik.

Gainerako ikasturtetan ikasle horien eskolaratze adierazlea jarraituko da; honek erabakiko du Nafarroako Foru Komunitateko zentroetako bakoitzean eskaini beharreko balizko plaza hutsen izaera. Xede horretarako, plaza erreserba, heziketa laguntza bereziaren beharra duten ikasleen eskolaratze adierazlea, dagokien eremuan, batez bestekoaren gainetik badago, plazak erabiliko dira esklusiboki ezaugarri horietako ikasleentzat. Aldiz, eta halaber heziketa laguntza berezia behar duten ikasleen eskolaratze adierazlearen harira, dagokien eremuan, batez bestekoaren azpitik badago, esklusiboki mugatuko da baldintza hori betetzen ez duten ikasleetara.

Kontsiderazio hauetatik salbuetsiko da etapa edo eredu linguistikoaren arabera ikastetxe bakar bat existitzen diren udalerrietako zentroen adierazlea, eta balizko plaza hutsen eskaintzatik eratorritako ikasleen onarpena modu berean egitea dagokio heziketan laguntza berezia behar duten ikasleak badira edo izaten ez badira. Erreserba hori, ohiko edo ezohiko ebaluaketaren epemugara artean mantenduko da; erreserba hori aske utziko da, xede guztietarako, behin-behineko zerrenden argitalpenarekiko aurretiko unean.

Onarpen prozesuaren egutegia

Haur hezkuntzako bigarren zikloko lehenengo ikasturterako ikasleriaren onarpenerako behin-behineko zerrenda martxoaren 31n emango da ezagutzera. Apirilaren 1etik 5era zabalik daude behin-behineko zerrendei dagozkien zuzenketa, erreklamazio eta uko egiteak lehen aukerako zentroan. Behin-betiko onarpen zerrendak apirilaren 8an argitaratuko dira eta matrikula-epea ekainaren 20tik 24ra bitartean ebatziko da. Halaber ekainaren 20an argitaratuko dira aukera bakar batean onartu gabeko edo kanporatutako ikasleentzako eskura jarritako plaza hutsak; ikasle horiek 3 aukera berri arte aurkeztu ahal dituzte ekainaren 20tik 22ra arte; ekainaren 27an onarpenaren behin-behineko zerrendak argitaratuko dira, erreklamazioak ekainaren 28tik 30era eta onarpenaren behin-betiko zerrendak uztailaren 4an argitaratuko dira eta matrikula uztailaren 4an eta 5ean egin ahal izango da.

Haur Hezkuntzako bigarren mailatik Lehen Hezkuntzako seigarren mailara bitarteko ikasleen onarpenari dagokionez, onarpenaren behin-behineko zerrendak ekainaren 7an argitaratuko dira. Ekainak 8 eta 10 artean zabalduko da zuzenketak, erreklamazioak eta ukapenak egiteko epea, lehen aukerako zentroan, behin-behineko zerrendetarako. Behin-betiko zerrendak aldiz ekainaren 15ean argitaratuko dira eta matrikula-epea ekainaren 20tik 24ra zabalik jarriko da.