2022ko maiatzaren 20a

Hezkuntzak 250.000 euro eman ditu Haur Hezkuntzako lehen zikloko 10 ikastetxetan obrak egiteko

Irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta espazioak egokitzeko ekintzak diruz lagunduko dira

Hezkuntzak NAOn argitaratu du 0 eta 3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan obrak egiteko udalei eta kontzejuei diru-laguntzak emateko deialdiaren ebazpena. 250.000 euroko partida batekin, guztira 15 proiektu lagunduko dira diruz 10 ikastetxetan. Lanen artean, irisgarritasuna hobetzeko, efizientzia energetikoa lortzeko edo espazioak egokitzeko jarduerak nabarmentzen dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).