2022ko abuztuaren 5a

Herri Lanek Erronkariko Ikastetxera sartzeko obrak lizitatu ditu 180.000 euroren truke

Lanak 3 hilabeteko epean egin beharko dira, eta 180 metroko ibilbide bat eraikitzea aurreikusten da, ikasleak ikastetxera modu seguruan sartzeko

180 metroko ibilbideari esker, ikasleek segurtasunez sartu ahal izango dute Erronkariko Ikastetxe Publikora. Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, obren lehen fasea lizitatu du; obren aurrekontua, guztira, 180.887,30 eurokoa da (BEZ barne), eta 3 hilabeteko epean egin beharko dira.

Ibilbidea 1,50 metroko zabalera batekin diseinatu da eta antzinako eskoletako patioa zeharkatzen duen gunean hormigoi inprimatuko akabera bat izango du, hau da, errepidetik urrun dagoenean, eta asfaltozko espaloi bat, haren ertzetik doanean.

Obrak bi fasetan banatu dira obra tarte bakoitzaren exekuzioa egiteaz arduratu den erakundearen arabera. 1. fasea, Nafarroako Gobernuak exekutatu beharko duena, PK 0+50 gunetik obra amaitu arte hedatuko da. Bestalde, 2. fasea, zein Erronkariko Udalak exekutatuko duen, antzinako eskoletako lursailen hasierako tartetik PK 0+50 gunera bitartean garatuko da.

Eskola ibilbidearen trazadura

Eskola ibilbidearen trazadura balio anitzeko zentroaren eta antzinako eskolen artean abiatuko da, eta bere lehen tartea Ezka ibaiaren adar baten ibilgu gaina zeharkatzen duen egurrezko pasarelatik iragango da. Gero, antzinako eskola-esparruko patioa zeharkatuko du eta, eraikinaz haratago iristean, mendiaren alborantz biratuko da errepidearekin elkartzeko.

Eskola-ibilbidea bigarren tarte honetan txertatzeko ezinbestekoa da mendirantz hondeaketa egitea, espaloia galtzadan bertan sartzeko behar adinako zabalera duen plataforma bat lortu arte. Horrela, zintarri batekin zehatz-mehatz bereizita eta bananduta dauden bi bide existituko dira: errepidea, mendiarekiko hurbilago eta eskola-ibilbidea, haranarekiko hurbilago.

Bestalde, proiektuak egonkortze lanen exekuzioa ere aurreikusten du arestian ezegonkortasun arazoak jasan izan dituen errepidearen ezkerraldeko ertzaren gunean. Jarduketa hau eskola-ibilbidearen ezarpenerako beharrezkoa ez izan arren, komenigarritzat jotzen da errepidearen plataforma babesteko. Gainera, jarduketa honen lanak egiteko zirkulazioaren ixtea eta beharrezko baliabideak aprobetxatuko dira.