2022ko martxoaren 16a

Herri Lanek berriro lizitatu dute N-121-A errepidean Burutaingo saihesbidearen proiektuaren idazketa

Noranzko bakoitzerako bi errei izatea aurreikusten duen proiektuak, 100.000 euroko lizitaziorako oinarrizko aurrekontua izango du
Burutaingo saihesbideren proiektua, N-121-A errepidean.
camera_alt Burutaingo saihesbideren proiektua, N-121-A errepidean.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, berriz ere lizitaziora atera du Burutaingo saihesbidearen proiektuaren idazketa, N-121-A errepidean. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 100.000 eurokoa da.

Gogoratu behar da adar horren proiektuaren idazketa hutsik geratu zela 2021eko uztailean argitaratutako lehen lizitazioan, Olabe eta Arraitz Bentetako saihesbideen proiektuekin batera.
Etorkizuneko saihesbideak, noranzko bakoitzerako bi errei izango ditu, eta 1,5 kilometro inguruko luzera, hala trafikoa herriko hirigunetik aldentzea ahalbidetuko du. Saihesbide hori egungo trazaduraren mendebaldean egingo da, eta bi erreiko zeharkako sekzioa izango du noranzko bakoitzean, 3,25 metrokoa barrualdean eta 3,50 metrokoa kanpoaldean. Gainera, 2 metroko mediana, 1,50 metroko bazterbideak, 1 metroko bermak lubetetan eta hormigoizko areka zapalgarria lur-erauzketan.

Proiektuak zehaztuko ditu saihesbideak egiteko eta, ondoren, trenbidearen ondoko zatiekin lotzeko behar diren obrak.