2022ko maiatzaren 25a

Gurbindo Etxea: gizarteratzean oinarritutako proiektu hirukoitza, komunitateari zabalik

Zentroak adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta inoren kargura ez dauden eta neurri judizialen eraginpean dauden adingabeei laguntzeko zerbitzuak ematen ditu, eta eskola-bisitak bezalako jarduerak suspertzea proposatzen du

Landa-garapenari eta ekoizpen jasangarriari lotutako laguntza inklusiboa eta komunitarioa, laguntza pertsonalizatua, belaunaldi-aniztasuna eta balioetan ikastea dira Gurbindo Etxearen proiektua eraikitzen duten gakoak. Gune pribilegiatu horretan, adimen-desgaitasuna duten pertsonei, neurri judizialek eragindako adingabeei eta inoren kargura ez dauden adingabeei laguntzeko zerbitzuak ematen dira. Orain, Fundagro Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasunaren fundazioak kudeatzen duen zentro honek, GIZAIN gizarte-zerbitzuen fundazio publikoarekin eta Gure Sustraiak elkartearekin batera, komunitate osoa inplikatuko duten jarduera inklusiboak berpiztu nahi ditu.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).