Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusia

Agurtzane Martínez Ortigosa

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusia, Agurtzane Martínez.
camera_alt
Biografia

Barindanon jaio zen 1976. urtean. Ezkonduta dago, eta bi alaba ditu. 

Fisika Zientzietan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean (1999), eta Materialen Ingeniaritzan doktore egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2010), estaldura nanoegituratuen garapenari eta horiek karakterizatzeko teknikei buruzko tesiarekin. 

2000. urtean, teknologoak prestatzeko beka bat eman zitzaion Nafarroako Industria Elkartearen (AIN) Ingeniaritza Aurreratuko Zentroan. Handik bi urtera, AINgo plantillan sartu zen, eta gainazaleko analisi eta karakterizazioko laborategiaren arduraduna izan zen. Halaber, baliabideak planifikatzeko tea kudeatzeko lanak egin zituen, eta estatuko eta Europako ikerketa-proiektuetan parte hartu zuen. Gainazalen ingeniaritzako ikerketa-lerro beretik, hainbat artikulu argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, eta ekarpenak egin ditu estatuko eta nazioarteko kongresuetan. 

Haren ibilbide profesionalaren etapa honetan zehar, Nafarroako eta Espainiako beste eskualde batzuetako enpresekin lankidetzan aritu zen berrikuntzaren sektorean, eta I+G+b arloko proiektuak kudeatzen eta garatzen laguntzeaz gain, administrazio ezberdinetan laguntzeko bide desberdinak aztertu zituen. 

2011z geroztik gaur egun arte, energia eolikoaren sektorean egin du lan, Gamesako materialen laborategiko arduradun gisa, zehazki, taldeen eta baliabideen kudeaketan eta I+G arloko proiektuak garatzen. 

2019ko irailean, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Berrikuntzako zuzendari nagusi izendatu zuten, eta 2023ko abuztuan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari nagusi izendatu dute.