Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren Kabineteko burua

Cristian Betelu Pastor
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren Kabineteko burua, Cristian Betelu.
camera_alt
Biografia

Iruñean jaio zen 1989. urtean
 
Kazetaritzan lizentziatu  zen Nafarroako Unibertsitatean, eta, prestakuntza osatzeko, hainbat ikastaro egin ditu arlo hauetan: protokoloa eta ekitaldien kudeaketa, community management eta marketin digitala, UNED Fundazioaren bidez. 
 
2009an, Diario de Noticias-en hasi zuen ibilbide profesionala erredaktore gisa. 
 
Geroztik, hainbat rol bete ditu Foru Komunitateko hainbat komunikabidetan; esate baterako, ikus-entzunezkoen arloko erreportari lanak, plataforma digitaletako edukien editore eta kudeatzaile lanak nahiz prentsa idatziko lanak. 
 
Halaber, Atena Fundazioarentzat barne eta kanpo komunikazioko lanetan esku hartu du, eta Aspace Nafarroarentzat lan egin du Komunikazio eta Teknologia Berrien hezitzaile gisa, ‘Aspacepress’ proiektua martxan jarri bitartean. 
 
2022ko urtearen hasiera aldera, Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Kabinetean sartu zen. 
 
2024ko apirilean, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren Kabineteko buru izendatu dute.