Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria

Juan Luis García Martín 

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García.
camera_alt
KONTAKTUA
Egoitza
Kabarzeno kalea 6, 31621 Sarriguren
Biografia

Caceresen jaio zen 1971. urtean. Bi alaba ditu. 

Enpresa Zientzietan diplomatua da (1993) eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna (1995) Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Gainera, Segurtasun Zuzendaritzan prestakuntza espezializatua du, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean 2006an lortuta. 

Ibilbide profesionalean zehar, gerentzia, giza baliabide eta berrikuntzako funtzioak bete ditu zerbitzuen sektoreko hainbat enpresatan, eta profil profesionala sendotu du enpresa-kudeaketan, eraldaketa digitalean eta taldeen lidergoan. Hezkuntzarekin eta eraldaketa teknologikoko prozesuak ezartzearekin estuki lotutako esperientzia du. 

2017 eta 2019 artean, Nafarroako Herrikoa Gurasoen Federazioko presidentea izan zen, eta hezkuntza eta parte-hartze komunitarioa hobetzeko proiektuak bultzatu zituen. Nafarroako Eskola Kontseiluko kide ere izan da. 

Horrez gain, ibilbide profesionala konpromiso politiko eta sozialarekin uztartu du, Iruñeko Udaleko zinegotzi hautatu baitzuten aurreko legealdian (2019-2023).

Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa den Ikaskuntza Integralerako Nafarroako Zentroko (CNAI) zuzendari kudeatzaile izan den azken etapan, berrikuntza teknologikoko Europako proiektuak zuzendu ditu (tartean, InmersIA) eta entitate hori IRIS-Nafarroa Berrikuntza Digitaleko Poloan sartzea bultzatu du. Era berean, eraldaketa digitaleko hainbat ekintza ezarri ditu, hezkuntza- eta antolaketa-garapena hobetzearren, herritarren artean eten digitala murrizteko eta gizarte teknologiko inklusiboagoa eta eraginkorragoa bultzatzen laguntzeko helburuarekin. 

2025eko urtarrilean, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari izendatu dute.