Descárgate la app
Turismoko zuzendari nagusia
Turismoko zuzendari nagusia
Ana Rivas Allo
Iruñean jaio zen 1973. urtean. Ezkonduta dago, eta ez du seme-alabarik.
Geografia eta Historian lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean (1996), Arte espezialitatean. Publizitate eta Enpresa Komunikazioko Goi Mailako Programa du ESIC Madrilen (1997), PMP proiektuen (Project Management Institute, 2013) kudeatzaile profesionala da. Prestakuntza osagarria du turismo-proiektuan kudeaketan eta ikerketa aplikatuan Turismoaren Mundu Erakundean, Enpresa Institutuan, Garapeneko Banku Interamerikarrean, Stanford Universityn eta Unibersity of Central Floridako (AEB) Rosen College of Hospitality Management-en, besteak beste. Ingelesez badaki.
Turismoarekin lotuta, ibilbide profesionalari 1999an eman zion hasiera, Bikaintasun eta Dinamizazio Turistikoko Planen kudeatzaile eta aholkulari gisa; planak Ekonomia Ministerioak – Turespañak sustatu zituen, helmuga turistiko helduen kalitatea hobetzeko eta sortzen direnak dinamizatzeko. 2003an, Meridiano Zero aholkularitza-enpresa sortu zuen; hau da, helmuga turistikoen plangintza estrategikorako eta turismoari aplikatutako ikerketa estatistikorako enpresa, eta Espainian eta atzerrian eskaini zituen zerbitzuak. Zuzendari gisa, proiektu ugari diseinatu eta ezarri ditu Nafarroan zein beste autonomia-erkidego batzuetan eta Amerikako, Europako eta Asiako hainbat herrialdetan, honako arlo hauetan: turismoa eta haren inpaktuak neurtzea, adierazle ekonomikoen eta iraunkortasun-adierazleen garapena, inteligentzia turistikoko sistemak eta naturako eta turismo kulturaleko produktuen ezarpena edo bilerak eta biltzarrak.
Espainiako Turismo Aholkularitzako Enpresen Elkartea sortu zuen eta bertako zuzendaritza-batzordeko kidea da 2008az geroztik. Halaber, Turismo Mundu Erakundearen (Nazio Batuak) eta Munduko Bankuaren kanpoko aholkularia da 2018az geroztik.
2023ko irailean, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Turismoko zuzendari nagusi izendatu dute.