Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia

Jesús María Rodríguez Gómez
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez.
camera_alt
Biografia

Ribaforadan jaio zen 1976. urtean.  Bikotekidea eta seme bat ditu. 

Industria ingeniari teknikoa ikasi zuen Industria Elektronikoaren espezialitatean, Zaragozako Unibertsitatean (2000). Prestakuntza Nafarroako Gobernuaren beka batekin osatu zuen, Nafarroako Industria Elkartean (NIE), industria-instalazioak legeztatzeko eta ikuskatzeko proiektu batekin. Ondoren, energia berriztagarrien sektorean egin zuen lan Ecotecnia, Alstom eta General Electric enpresetan, 2002 eta 2011 urte artean.

Ribaforadako Udalean Nafarroako Alderdi Sozialistako zinegotzia izan da 2007az geroztik eta alkatea 2011tik 2019ko abuztura. Denboraldi horretan, alkate izanik, ordezkari izan zen baita ere Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioan (NUKF) eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioan (FEMP).

PSN-PSOEko zuzendaritzako kidea da 2012az geroztik eta PSN-PSOEko Udal Kontseiluko presidentea 2014az geroztik. 

2019ko abuztuan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusi izendatu zuten 2023ko apirilera arte. Talde Parlamentario Sozialistako kide izan zen XI. Legegintzaldian, 2023ko irailean Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusi izendatu duten arte.