Descárgate la app
Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko zuzendari nagusia
Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko zuzendari nagusia
Txerra García de Eulate Jiménez
Iruñean jaio zen 1973an eta Burlatan bizi da. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.
Soziologian lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Lan-esperientzia luzea du gizarte-lan esparruan ikerlari eta analista gisa hainbat entitate eta organismotan.
Bere lan ibilbidea 1996an abiarazi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako Departamentuan, praktiketako kontratuarekin. Jarraian Volkswagen Navarra-ko Giza Baliabideen Departamentuan aritu zen lanean, departamentuari dagozkion zereginak betetzen, esaterako Nafarroako faktoriaren analisi soziologikoak. 2001etik 2004era arte Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako Sustapen eta Garapen Unitateko teknikari aditu bezala garatu zuen bere lana. Ordutik aurrera eta hurrengo urteetan zehar (2004-2006), NUPeko Gizarte Laneko Departamentuan (ikerketarako ALTER Taldea) ari da lanean ikerlari bezala. 2006an bere teknikari etapari ekin zion Nafarroako CCOO-ko Ikasketen Kabinetean, bere arduraduna izatera helduz azken etapan, gizarte eta lan esparruetan askotariko azterketak eta analisiak garatuz (krisiaren inpaktua, epe luzeko langabeziaren analisia, lurralde arteko ezberdintasunak, koiuntura sozio-laboralen gaineko aldizkako txostenak, etab.). Paraleloki hainbat entitatekin elkarlanean aritu da babesgabetasun, urrakortasun eta esklusio egoeran dauden kolektiboen azterketa eta analisia eginez. 2016tik egundaino, jada profesional autonomoa (freelance) izanik eta asistentzia tekniko ezberdinak direla medio, bere analista ikertzaile zereginarekin jarraitzen du. 2016tik 2022ko maiatzera arte, Errealitate Sozialaren Behatokiko teknikari-laguntzailea izan zen, eta 2022ko azarotik atal horren buru, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusi izendatzean.
Bere ibilbidean zehar gizarte ikerketarako hainbat tekniketan prestatu da, kuantitatiboetan hala nola kualitatiboetan. Enplegua, immigrazioa, pobrezia eta esklusioa, despopulazioa eta lurralde arteko ezberdintasunak esparruekin lotutako askotariko argitalpenen (kapituluak eta artikuluak) autorea da. Txostengile bezala parte hartu izan du kongresuetan, jardunaldietan eta mintegietan.
Nafarroako estatistika Kontseiluko kidea da Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoko ordezkari gisa lehenbizi eta ondoren Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusi gisa.
2023ko urrian Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari kudeatzaile izendatu dute.
2025eko martxoan Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko zuzendari nagusi izendatu dute.