Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea

Inés Francés Román
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.
camera_alt
Biografia

Zaragozan jaio zen 1965. urtean. Ezkonduta dago, eta alaba bat du. 

Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean (1989). Gainera, Geriatrian eta Gerontologian espezialista da, eta Osasun Mentaleko Kudeaketa Klinikoan Adituaren titulua eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean eta Psikobiologiako eta Neurozientzia kognitiboko masterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 

2010. urtetik izendatutako egunera arte, Tuterako Osasun-arloko Psikogeriatria Unitateko arduraduna izan zen. Aurretik, 1998 eta 2009 urte artean, Altsasuko Josefina Arregui Klinika Psikogeriatrikoko zuzendari medikoa izan zen. Zentro horretan, halaber, arduradun klinikoa izan zen 1994an ireki zenetik 1998. urtera arte. 

2015eko abuztuaz geroztik Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea izan da, eta postu hori berretsi du 2023ko abuztuan.