Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Osasuneko zuzendari nagusia

Antonio López Andrés

Osasuneko zuzendari nagusia, Antonio López.
camera_alt
Biografia

Iruñean jaio zen 1965. urtean, izatezko bikotea da eta 9 urteko haur baten aita. 

Farmazian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean (1983-1988), eta Ospitaleko Farmazian espezialista da (1990-1992). Halaber, Osasunean diplomaduna da eta Osasun Zientzietan doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 

Farmazia-industrian lan egin zuen (1993-1994) eta, ondoren, sektore publikoan, Lehen Arretako farmazeutiko gisa, lehendabizi Osakidetzan (1994-1996) eta, jarraian, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (1996-2012).

Kudeaketa-karguetan, Nafarroako Iparraldeko Lehen Arretako Zuzendariordetzan (2012-2015) eta Farmazia eta Prestazioetako Zuzendariordetzan (2015-2023ko abuztua) aritu da. 

O-NOZeko Farmaziako Batzorde Zentraleko presidentea da, eta Lurralde arteko Kontseiluaren Farmazia Batzorde Iraunkorreko, Sendagaien Prezioen Ministerio arteko Batzordeko, Giza Erabilerako Sendagaien Segurtasun Batzordeko eta Prestazio, Aseguramendu eta Finantzaketa Batzordeko kidea da. 

2023ko abuztuan, Nafarroako Gobernuko Osasuneko zuzendari nagusi izendatu dute.