Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea

Jesús Alfredo Martínez Larrea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez.
camera_alt
Biografia

Iruñean jaio zen 1966. urtean. 

Mediku psikiatra da. Ibilbide profesionalari Argibide Fundazioan eman zion hasiera, 1996an. Ondoren, Nafarroako Virgen del Camino Ospitaleko Ospitalizazio Psikiatrikoaren Unitateko kide izan zen, Arloko fakultatibo espezialista gisa. Lan horretan aritu zen jarduera klinikoaren zatirik handienean, 2010. urtera arte, baina Tuterako Osasun Mentaleko Zentroan ere aritu zen 2000-2001 denboraldian. 

2010. urtean, osasun-kudeaketan hasi zen lanean, lehendabizi Osasun Mentaleko Zuzendaritzako Bitarteko Baliabideen Laguntza Zerbitzuko buru gisa. 2013an, berriz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentalaren Gerentziako Zuzendaritza-kargua hartu zuen, eta 2017ra arte izan zen postu horretan. 

2017az geroztik, Pazientearentzako Osasun Laguntzako zuzendaria da O-NOZen. Eskumenen artean, osasun-laguntzaren integrazioa, eraginkortasuna eta segurtasuna lortzera bideratutako ekintzak aurkitzen dira. Halaber, parte hartzen du informazio-sistemen definizio funtzionalean eta O-NOZeko kudeaketa-itunen helburuak formulatzen, laguntza-zentroekin batera, nahiz kudeaketa-kontroletan eta kudeaketa-itunen ebaluazioan. Haren eskumenen barruan,  beste arlo bat izan da pazienteen esperientzia eta gogobetetzea ebaluatzea, haien eskubideak defendatuz eta eskaerak, kexak eta erreklamazioak kudeatuz, edota herritarrek osasun-zerbitzuak eskuratzeko bide berriak bultzatzea eta osasun-laguntza izateko eskubidearen aitorpena kudeatzea. Azkenik, osasun-prestazioak eta ez-asistentzialak eta prestazio farmazeutikoak kudeatzeko funtzioak izan ditu; era berean, O-NOZek beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin sinatzen dituen itunak eta hitzarmenak kudeatzeko eginkizunak, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak ezarritako kontzertu-politikaren arabera. 

Medikuntzan eta kirurgian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean (1984-1990), eta ikerketa-nahikotasuna egiaztatu zuen unibertsitate horretako Neurozientzietako doktorego-programan (1991-1993). Horrez gain, psikiatriko prestakuntza espezializatua egin zuen Barne Mediku Egoiliar gisa 1992 eta 1995 urte artean, Nafarroako Osasun Mentalaren Sarerako egiaztatutako zentroan; hots, San Frantzisko Xabierkoaren Ospitale Psikiatrikoan. 

Kudeaketari  dagokionean, honako hauek nabarmendu behar dira: kalitate-planak egiteko prestakuntza Administrazio Publikoaren Nafarroako Institutuan (2012); Goi Zuzendaritza eta Administrazio Eskolako Osasun Mentaleko Zerbitzuen Kudeaketa Klinikorako Programa (2012-2013); Osasun Departamentuaren laguntza-eredua aldatzera bideratutako Osasun Zerbitzuen Zuzendaritzako ikastaroa (2014); Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren ‘Pazientearen arriskuaren kudeaketa eta segurtasunaren hobekuntza’ ikastaroa (2015); Osasun Departamentuaren ‘Kudeaketa klinikoa. Autokudeaketaren eta ebaluazio klinikoaren eredua’ ikastaroa (2016); ‘Proiektuen kudeaketa’ ikastaroa, SEDISA Osasun Zuzendarien Espainiako Elkartearena (2018); eta ‘Osasun-arloan emaitzak lortzeko osasun-eraldaketa’ programa, Deustuko Unibertsitateko Deusto Bussiness School-ek antolatua (2019).

Haren ibilbide profesionalean zehar, 50 komunikazio zientifiko baino gehiago aurkeztu ditu foro ezberdinetan, eta 25 argitalpen zientifiko egin ditu. Halaber, ikertzaile laguntzaile gisa parte hartu du finantzaturiko 8 proiektutan, Manuel J. Cuesta eta Victor Peralta doktoreen eskutik, Virgen del Camino Ospitaleko Psikiatria Unitatean, eta Argibide Fundazioaren eskutik, Psicost taldearekin. 

Nafarroako Osasun Mentalaren Foroko presidentea izan da 2008 eta 2010 urte artean; Psicost Elkarte Zientifikoaren kide fundatzailea 1999an, Argibide Fundazioko taldearekin; eta Helduen Tutoretzarako Nafarroako Fundazioko Patronatuko kidea (2016-2018).

Gradu-aurreko prestakuntzako ekintza eta irakaskuntza-programa askotan parte hartu du Medikuntzako ikasleekin, barneko mediku egoiliarren prestakuntzan ere bai eta, azkenik, etengabeko prestakuntzako jardueretan, Osasun Departamentuarekin, Nafarroako Unibertsitatearekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean. ‘Gobernu Klinikoa’ moduluaren koordinatzailea eta irakaslea da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zerbitzuen Antolaketa eta Kudeaketako Unibertsitate Aditu Diploma lortzeko ikastaroan, 2017an lehen edizioa egin zenetik gaur egun arte.

Azken 10 urteetan, Nafarroako Foru Komunitateko osasun-arloko planak eta estrategiak definitzen eta ezartzen parte hartu du, honako hauek barne: Nafarroako Osasun Mentaleko 2012-2018 Estrategia, Nafarroako Osasun Plana 2014-2020, ‘Osasunbidea, Osasunaren alde Bidea eginez 2015-2010’ estrategia, Arreta Soziosanitarioko Batzorde Zuzendaria eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoa Humanizatzeko Estrategia. Halaber, Nafarroa ordezkatu du Osasun Sistema Nazionalaren Osasun Mentaleko Estrategiaren Batzorde Instituzionalean eta Osasun Sistema Nazionalaren Prestazio, Aseguramendu eta Finantzaketaren Batzordean, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioan. 

2019ko urriaz geroztik, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) zuzendari-gerentea izan da, eta horrek osasun-asistentziako ospitale-sare publiko-pribatuko koordinatzaile exekutiboa izatera eraman du COVID 19aren pandemian eta gaixotasun horren jarraipen epidemiologikorako batzordeko kide izatera (Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak duen batzordea). Gainera, Nafarroako Ikerketa Sanitarioko Institutuaren (IdisNa) eta Miguel Servet Fundazioaren patronatuko kidea ere bada. 

2023ko abuztuan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko (O-NOZ) zuzendari kudeatzaile izendatu dute.