Descárgate la app
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari gerentea
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari gerentea
Iruñean jaio zen 1964an.
Medikuntza eta Kirurgian Nafarroako Unibertsitatean lizentziaduna da (1988) eta Familia eta Komunitateko Medikuntzan (1993-1995) eta Prebentzio Medikuntzan eta Osasun Publikoan (1997-2001) espezialista. Gainera, Osasun Publikoko master bat egin zuen (1997-1998).
Era berean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoan (2014-2015) eta Osasun Zerbitzuen Antolaketa eta Kudeaketan (2018-2019) aditua da.
Familia Medikuntzako espezialista gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala Txantreako Osasun Zentroan (1997).
2001. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Arretako gerentzian teknikari gisa sartu zen. 2003tik 2012ra Asistentziaren Ebaluazio eta Kalitate ataleko burua izan zen, eta 2012tik 2019ko irailera arte Kudeaketa Klinikorako eta Asistentziaren Jarraitutasunerako Laguntza Zerbitzuko burua izan da.
Besteak beste, Lehen Mailako Atentzioko Kalitatea Hobetzeko Planaren ezarpenean, Paziente Kroniko eta Pluripatologikoaren Nafarroako Estrategia Integralean eta Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionalaren akreditazioan parte hartu du.
Lehen Mailako Arretako Gerentziak hainbat gai eta programa landu ditu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin, hala nola Osasun Eskola, haurren obesitatea, txertaketak, Tabakoaren Mendekotasuna Gainditzeko Programa, Paziente Kronikoaren Autozainketen Estrategia, Gaixotasun Arraroen Erregistroa, Kolon-ondesteko Minbiziaren Populazio Baheketa Programa eta Aldi baterako Ezintasunaren Kudeaketa Klinikoa.
Gainera, 2001. urtetik aurrera, hainbat batzorde eta lantaldetan parte hartu du, Lehen Mailako Atentzioko eta Arreta Espezializatuko Koordinazio Planaren, Paziente Kronikoaren Arretarako Estrategiaren eta, azkenik, 2014-2020ko Osasun Planaren esparruan. Halaber, Lehen Mailako Arretako Prebentzio Jardueren Programako (PAPPS) taldeko kide izan da.
2019ko irailean, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatu zuten, eta kargu hori berritu zuen 2023ko irailean.