Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Nafarroako Foruzaingoko Burua

Iván Ortueta Izco

Nafarroako Foruzaingoko Burua, Iván Ortueta.
camera_alt
Biografia

Iruñean jaio zen 1980an. Ezkonduta dago eta bi seme ditu. 

Zuzenbidean lizentziatua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Tafallako Abokatuen Elkargoko kolegiatua. 

Funtzio publikoan sartu zen, Nafarroako Foruzaingoko agente gisa, 2006an. Bertan, Prebentzio eta Herritarren Arretarako Atalean bete ditu bere eginkizunak, eta oso parte-hartze aktiboa izan du sindikatuetan.

2007 eta 2014 urteen artean, liberatuta egon zen. Garai hartan, oso-osorik aritu zen aholkularitza juridikoan sindikatu-antolaketan: langileen eta erakundearen beraren kontsulta, aholkularitza eta lege-defentsa, gizarte- eta administrazio-arloan, hainbat jardun-eremutan, hala nola, hezkuntzan, osasunean, toki-erakundeetan, administrazio nukleoan, Foruzaingoan. Aldi berean, hainbat negoziazio-forotan parte hartu zuen, hala nola, Mahai Orokorrean edo Mahai Sektorialetan.

2015. eta 2021. urteen artean, Foruzaingo lana CCOOko Atal Sindikaleko Aholkularitza Juridikoarekin batera uztartu zuen. Bertan, aurreko etaparen antzeko funtzioak bete zituen, baina Foruzaingoaren eremura eta esparru bereko negoziazio sektorialera mugatuta.

Azken aldi horretan, langileen ordezkari hautatua izan da, eta langileen batzordeetan eta mahai sektorialetan parte hartu du.

2021ean, Foruzaingoko ikuskatzaile gisa sartu zen, oposizioa txanda irekiaren bidez gainditu eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emandako prestakuntza ikastaroa amaitu ondoren.

2021eko martxoan, Foruzaingoko Barne Segurtasuneko Brigadako buru izendatu zuten, eta 2023ko urtarrilera arte egon zen postuan.

2023ko urtarrilean, Foruzaingoko Joko eta Ikuskizun Brigadako buru izendatu zuten, eta han bete ditu bere eginkizunak gaur egun arte.

2023ko abuztuan Foruzaingoko buru izendatu zuten.