Descárgate la app
Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea
Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea
Patricia Abad Encinas
Madrilen jaio zen 1973. urtean.
Farmazian lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean (1996). Aukera-berdintasuneko agente gisa prestakuntza du (1997) eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako masterra (2019).
C1 ingeles-mailako titulua eskuratu zuen Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean.
Farmazeutiko gisa lan egin zuen farmazia-bulegoan eta formulazio-laborategian 1996 eta 2015 urte artean, Aragoin eta Nafarroan. 2018az geroztik, erdi mailako teknikari – osasun-hezitzaile gisa egiten du lan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko sexu- eta ugalketa-osasunaren arreta-zentro ezberdinetan (CASSYR).
Antsoaingo Udaleko zinegotzia eta alkateordea izan da 2015 eta 2023 urte artean, Berdintasun eta Gizarte Gaietako eta Bizikidetza Arloko arduraduna. Halaber, Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko presidentea izan zen 2015etik 2019ra.
2023ko irailean, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatu dute.